Hiru konpainia euskaldun Valladolideko TAC jaialdian

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-05-22

Atzo hasi zen Valladoliden urtero burutzen den eta azoka moduan ere lan egien duen Kaleko Antzerkiaren Nazioarteko TAC jaialdia, eta honakoan hiru euskal talde izango dira sail ofizialean: Gaupasa , Kukai Dantza & Cesc Gelabert  eta Kukai-Tanttaka euren ikuskizunekin –hurrenez hurren-: Typical, Gelajauziak eta Komunikazioa Inkomunikazioa . Jaialdia maiatzaren 25a arte luzatuko da.

Gainera Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz antolatutako Eskena stand-a ere izango da bertan, euskal konpainien erakusleiho izango dena. Jaialdiak antzerkiaren munduko eragileekin harremanak sortu eta sendotzeko aukera paregabea eskaintzen du.

Gaupasa: Typical

1999. urtean sortu zenetik elkarte honek izen ona lortu du euskal antzerkigintzan. Oraingoan, Nacho Vilar Producciones-ekin batera hainbat lan ekoiztu ditu. Horietako bat da  Typical, Eusko jaurlaritzaren babesarekin atera dena aurrera.

Typicalek 70. hamarkadara eramango gaitu. Garai hartan turismoa areagotzen ari zen esnatzear zegoen gizarte batean, non telebista zen askorentzat ihesbide bakarra. Urte haiek bizi izan zituztenentzat ispilu izan nahi du ikuskizunak, eta bizi ez zutenei nolakoa zer erakutsi.

Musika, koreografia keta su-ikuskizunak uztartzen dituen antzezlana da. 

...

Kukai dantza eta Cesc Gelabert : Gelajauziak

Proiektu honen oinarria bi gizarte dantza dira: Gipuzkoako soinu-zarrak eta Lapurdiko dantza-jauziak. Mugatik alde ezberdinetan jaio ziren bi dantza, belaunaldietan zehar gugana iritsi direnak. Bi horien nahasketaz sortzen da Gelajauziak.

Dantza tradizionala eta kontenporaneoaren uztartzearen bitartez mugimendu berri bat sortu dute  Cesc Gelabert kataluniar koreografo ezagunak, Jon Mayak eta  Kukai Konpainiako dantzariek. Indar sozial handiagoa eman nahian, aurkezpena plazan burutuk oda, kalean.

 Kukai-Tanttaka: Komunikazioa Inkomunikazioa

 Eusko Jaurlaritzaren babesaz sortu den ikuskizunak komunikazioa eta inkomunikazioa ditu ardatz. Dantzan, kantuan, oihuka, bakarka…komunikatu eta inkomunikatu nahi dute. Horrela sortu da Arriaga Antzokia, Kukai eta Tanttaka Antzokiak sortutako antzezlana.

Mikel Laboak sarri baliatzen zituen komunikazioa eta inkomunikazioa, eta dikotomia horren inspiraziorako ateak zabalduz ituen askorentzat. Ikuskizun hau horren isla da.

Irudietan: Typical (Gaupasa), Gelajauziak (Kukai) eta Komunikazioa Inkomunikazioa (Kukai-Tanttaka)

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu