Hizkuntza gutxituetan idatzitako poesia Europan sustatzeko egitasmo berria abian
Euskara. Kultura. Mundura.
Etxepare Euskal Institutua Creative Europe programaren baitan abiatzen ari den poesiaren inguruko egitasmo berri baten diseinuan parte hartzen ari da. Proiektuaren helburu nagusia hizkuntza gutxituetan idatzitako poesiaren dinamizazio ekintzak lotzea da, bai eta antologia bat argitaratzea ere.
Egitasmoa bultzatzen ari den lan-talde eragilea Vienan bildu zen pasa den astean, eta bertan izan zen taldekide den Mari Jose Olaziregi Etxepare Euskal Institutuko Euskararen Sustapen eta Hedapenerako zuzendaria. Harekin batera, Italia, Britainia Handia, Eslovenia, Austria eta Suediako hainbat eragile, editore eta kultur erakunde ezberdinetako arduradunak elkartu ziren, programaren lehen urratsak adostuz eta planifikatuz .
Europako Batzordearen Creative Europe Programaren xede nagusiak kultur lankidetzako ekimenak sustatzea, kultur eta sormen sektorea babestea eta negozio berriekin lotutako proiektu berritzaileei laguntza eskaintzea dira.
Otsailaren 5ean Vienako bileran ateratako argazkian: Sylvia Hofer (Bolzano), Tony Ward (Arc Publishers), Mari Jose Olaziregi (Etxepare Euskal Institutua), Maria Louise Turner (Folio Publisher), Angela Jarman (Arc Publishers), Werner Kantner (Hauptbucherei Viena), Ales Steger (Belletrina Academic Press) eta Per Bergström (Ramus Forlag).