Hizkuntza minorizatuetako aditu eta idazleak Santa Barbaran batzartuko dira
Euskara. Kultura. Mundura.
Literatura indigenak eta minorizatuak ikusgarriago egiten ari diren momentu honetan funtsezkoa da espazioa, nortasuna eta ezagutzaren inguruko aurretikako nozioak aztertu, desafiatu eta birpentsatzea. Helburu horrekin Mexikoko zenbait poeta ezagunek eta Euskal Herriko hainbat idazlek Kalifornia-Santa Barbarako Unibertsitatean antolatu den nazioarteko biltzarrean parte hartuko dute egun hauetan mundu osoko adituekin batera.

Verbal Kaleidoscope biltzarrak euskal kultura izango du kultura gonbidatu eta hizkuntza eta kultura minorizatuen inguruko eztabaida sustatuko du. Halaber, hauek mundu akademikoan duten presentzia eta hedapena sustatuko ditu.
Mexikoko kultura indigenen ordezkari bezala Irma Pineda Santiago poeta eta saiakera idazle zapoteca, Juan Gregorio Regino poeta mazateca eta INALIko (Mexikoko Hizkuntza Indigenen Institutu Nazioala) zuzendariak hartuko dute parte. Euskal kulturaren ordezkari berriz Itxaro Borda eta Leire Bilbao idazleak, eta Mari Jose Olaziregi EHUko irakaslea izango dira.