Itxaro Borda eta Bernardo Atxagaren olerkiak Transpoesie proiektuaren web orrian irakurri daitezke

Euskara. Kultura. Mundura.

2016-09-27

EUNIC Brussels sarearen Transpoesie proiektuak Europako Hizkuntzen Eguna ospatzen du urtero, Bruselan. Horretarako, Europako poesia hiriko kaleetara ateratzen du, euskarri eta ekitaldi ezberdinetara olerkiak eramanaz, jatorrizko hizkuntzan. Aurten, gainera web orri berri bat jarri dute abian, eta bertan bi idazle euskaldunen lanak aurki daitezke: Itxaro Borda eta Bernardo Atxaga.

Atariak Europa osoko idazleen lanak bildu ditu, eta autoreka zein hizkuntzaren arabera egin daiteke bilaketa, kultura ezberdinetako olerkigintzan murgilduz. Etxepare Euskal Institutua EUNIC Europar Batasuneko Kultura institutua Nazionalen sareko partaide izatera pasa zen 2015an, eta haren babesaz, euskal olerkigintzak badu bere txokoa ekimenean eta  bi euskal izen entzutetsu aurki ditzakegu web orrian: Atxaga eta Borda.

Transpoesie egitasmoa 2011an jaio zen, eta olerkigintza Bruselako espazio publikora zabaltzea du helburua –metro geltokietara, autobusetara…- , urtero Europako Hizkuntzen Nazioarteko egunarekin bat eginaz: irailak 26. Aurten, poesia ekimenen kalitateari arreta berezia jarri diote, hala nola aipatutako web atari berria sortu. Azken lau urtetan, 100 autore baino gehiagoren olerkiak hartu ditu egitasmoak.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu