Jabier Muguruzak Barnasants jaialdiko saio onenaren saria eskuratu du!
Euskara. Kultura. Mundura.
Jabier Muguruzak pasa den martxoaren 14an Mikel Azpirozekin batera Bartzelonako Auditorin eskaini zuen kontzertua aurtengo Barnasants programazioko sail ofizialeko saio onena izendatu du jaialdiak. Beste hogei bere azkeneko diskoko kantuak eskaini zituen emanaldi hartan Muguruzak, kantautoreei zuzendutako Europako hitzordu esanguratsuenetakoa den Barnasants jaialdian.
Musika kritikari ezagunez osatutako epaimahaiak Javier Ruibal kantari andaluziarrak martxoaren 13an eman zuen kantaldiari ere sari bera eskaintzea erabaki du, “erabat bidegabea delako artista handi hauetako bataren edo bestearen kontzertuaren alde soilik egitea”. Euskal musikariak eskerronez hartu du garaikurra: “ohore handi bat” dela aitortu dio Berria egunkariari, “beste errekonozimendu ikaragarri bat herri horretatik datorkidana”.
Beste hogei, Jabier Muguruza kantautore gisa hasi zenetik hogei urte betetzen diren honetan plazaratu duen lana da, orain arteko azkena. Ez da bilduma bat, ordea, hamar kantu berriz osatutako sorta eder bat baizik. Zorionak!