Jean Haritschelhar Katedraren irekiera programa, Bordelen eta Baionan

Euskara. Kultura. Mundura.

2017-04-01

2016ko irailan Bordeleko Université Bordeaux Montaignerekin sinatutako hitzarmenari esker Etxepare Euskal Institutuak martxan jarri zuen Jean Haritschelhar Katedra, eta apirilaren 3an ekingo diote katedraren irekiera programari. “Mugak eta bidegurutzeak testuinguru eleaniztuneko hizkuntzen irakaskuntzan” izenburupean (Le transfrontalier en question: frontières, langues, territoires, symboles), nazioarteko adituak bilduko dituen bi eguneko egitaraua antolatu da Bordelen eta Baionan.

Programak herrialdeen arteko mugetan ematen diren testuinguru soziolinguistikoak landuko ditu eta bertan ematen diren hizkuntzen ikaskuntza eta irakaskuntza prozesuak izango ditu aztergai. Gainera, “mugaz gaindiko” kontzeptuan sakonduko du diziplina ezberdinak oinarri hartuta; linguistika, soziolinguistika, didaktika, soziologia edo historia, esateko.

Apirilaren 3an abiatuko da programa, Bordelen, mintegiaren irekiera ofizialarekin: Hélène Velasco-Graciet, Bordeaux Montaigne Unibertsitateko zuzendaria; Garbiñe Iztueta, Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria; Sandro Landi, Montaigne Humanités Eskola Doktoralaren zuzendaria; eta Jean Casenave, Euskal Ikasketetako irakasleak aurkeztuko dute. Aurkezpenaren ostean, programak gain hartzen dituen hitzaldi, eztabaida akademiko eta mahai inguruei emango zaie hasiera. Biharamunean aldiz, apirilaren 4an, Baionan jarraituko dute antolatutako ekintzek.

Etxepare Euskal Institutuak eta Université Bordeaux Montaignek sortutako katedra honek nazioarteko adituak bilduko ditu, hala nola, Valeria Villa-Perez (Lyoneko Jean Monnet Saint Etienne Unibertsitateko irakaslea), Alain Viaut (Ikerketa Zientifikorako Zentro Nazionaleko zuzendaria), Mariella Causa (Universite Bordeaux Montaigneko irakaslea) edo Joaquim Dolz-Mestre (Genevako Unibertsitateko Katedraduna).

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu