Karmele Jaio euskal idazlea Göteborg Book Fair liburu azokan parte hartzen ari da

Euskara. Kultura. Mundura.

2016-09-23

Göteborg Book Fair liburu azokak, Eskandinabiako liburu azokarik handienak, ateak ireki zituen atzo eta irailaren 25era bitartean izango da zabalik. Eta aurten Karmele Jaio euskal idazlea azokako programa ofizialean izango da, Etxepare Euskal Institutuaren eskutik.

Irailaren 23an, mahai inguru batean hartuko du parte, “Whose Rules: Mental, Physical, Political”,  Delphine de Vigan (Frantzia) eta Kristina Sandberg (Suedia) idazleekin batera. Arratsaldean, aldiz, irakurketa poetikoa eskainiko du Jaiok. Biharamunean, “Women Fiction in Contemporary Basque Literature” saioa eskainiko du idazleak. Euskal emakumeak izango ditu hizpide, bere obraren bitartez aztertuak. Jaioren lanak emakumeen paperaren inguruko hausnarketa egiten du, amatasuna bezalako rol tradizionalei erresistentzia jartzen die, orokorrean emakumeentzat arrotza den lengoaia literarioa deseraikita.

Goteborgeko Liburu azoka 4 eguneko jaialdi literarioa da; liburu, idazle, autore, literaturazale eta jakinduriaren biltoki. Egunak literatur ekitaldiz betetzen dira bertan: poesia irakurketak, debateak… Liburu berrien aurkezpenak ere egiten dira bertako 809 stand edo postuetan, eta sektoreko profesionalen arteko harremana ahalbidetzen da. Orotara, 23 herrialde ezberdinetako 95000 bisitari inguru jasotzen ditu azokak.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu