Kirmen Uriberen "Bilbao-New York- Bilbao" eleberria, urteko fikzio onenen artean Foyles liburudendaren arabera

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-12-16

Kirmen Uriberen Bilbao-New York- Bilbao eleberria, 2014ko Foyles liburudendako fikziozko liburu onenen sailkapenean sartu da. Ez da Uriberen lana omentzen duten lehen aldia, ordea: besteak beste, 2009an Narratiba arloko Sari Nazionala ere eskuratu zuen. Zorionak!

Aldizkari britainiarrak urtero burutzen duen 10 liburuko zerrendan 15 eleberri hautatu ditu aurten, egungo fikzioa goraipatuz. Jonathar Ruppin erredaktoreak idatzitako artikuluak dioenez, zaila izan da 2014ko fikzio ekoizpena 10 liburutara mugatzea, eta Uriberen eleberria aukeratu du kazetariak 15 onenen artean, Indie Seren argitaletxearen itzulpengintza lana  (Elizabeth Macklin) ahaztu gabe.

Loiun abiatu eta JFK aireportura iristen den hegazkin-bidaia bat da, berez, Bilbao-New York-Bilbao eleberria. Baina, hegaldiarekin batera, hiru belaunaldiren historia kontatzen zaigu: aitona-amonei dagokien gerraurrekoa, gurasoen sasoiko frankismoarena, eta idazlearena berarena, XIX. mendean hasi eta XXI.eraino doan epopeia txiki baten moduan; batetik besterako lokarri, Aurelio Artetaren koadro bat, eta haren inguruko gorabeherak.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu