Let´s talk in Basque... Vancouverreko Latinoamerikako Zinemaldian!
Euskara. Kultura. Mundura.
Etxepare Euskal Institutuarekin lankidetzan,Kanadako Vancouverreko Latin American Film Festival zinemaldiak atal berezi bat eskainiko dio aurten euskal zinemari: Let’s Talk in Basque ! Atal berri honetan film luze bat -Telmo Esnalen Urte berri on, amona (2011) - eta Kimuak programako 2013 katalogoa osatzen duten 7 film laburrak eskainiko dituzte; alegia: A political story (Lander Camarero); Cólera (Aritz Moreno); Hotzanak, for your own safety (Izibene Oñederra); Demokrazia (Borja Cobeaga); Minerita (Raúl de la Fuente); Una hora, un paso (Aitor Iturriza, Bernat gual) ; Belarra mozten / Zela Trovke (Asier Altuna) .
Vancouverreko Latin American Film Festival zinemaldiak Latinoamerikako ekoizpen berriak Kanadan ezagutaratzea eta kultura ezberdinen arteko elkarrizketa sustatzea du helburu. Abuztuaren 28tik irailaren 7ra bitartean izango da aurten.
Euskadiko Filmategiko Kimuak programa, berriz, urtean Euskadin egindako film laburren aukeraketa bat nazioarte mailan zabaltzen du, Euskadiko Filmategia Fundazioaren eta Etxepare Euskal Institutuaren laguntzaz.