Literatura itzulpenetarako dirulaguntzak (2022)

Literatura itzulpenetarako dirulaguntzak (2022) Itxita

Etxepare Euskal Institutuaren lan-ildo nagusietako bat euskal literatura nazioartean sustatzea da. Dirulaguntza honen bidez euskal literaturaren itzulpena sustatzen dugu, euskal idazleak eta hauen lanak nazioarteko merkatuan zabaltzen laguntzeko.

Ondorengo itzulpen-jarduerak laguntzen ditugu diruz:

– Jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura-lanak edozein hizkuntzatara itzultzea.

– Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatutako idazleek jatorriz gaztelaniaz idatzi eta argitaratutako literatura-lanak euskara ez den beste edozein hizkuntzatara itzultzea.

– Argitaletxeentzako edizio eta sustapen gastuak.

 

  • Eskaerak aurkezteko epea: 2022/04/27 - 2022/05/26
  • Erakunde deitzailea: Etxepare Euskal Institutua
  • Zuzkidura: 64.000€
  • Kontaktua: Kizkitza Galartza | k-galartza@etxepare.eus | (+34) 943 023 409

Informazio guztia eta izen ematea Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu
}