Liverpooleko Unibertsitatea: Manuel Irujo Katedra 2022

Euskara. Kultura. Mundura.

Liverpooleko Unibertsitatea: Manuel Irujo Katedra 2022
  • 23
    Ots 2022
    Liverpool

Liverpooleko Unibertsitateko euskal erbestealdiari buruzko Manuel Irujo Katedrak ‘Erbesterik gabe nor naiz ni? Martin Ugalde (1921-2004): Euskal erbestearen sinekdoka(k)’ hitzaldia antolatu du otsailaren 23rako. Larraitz Ariznabarretak egingo du, Nevadako Unibertsitateko (Reno, AEB) doktoreak.

Martin Ugalde (1921-2004) euskal idazle, kazetari eta ekintzaile politikoa Venezuelan erbesteratu zen gaztaroan. Bertan, kazetari eta ipuin idazle ospetsua izatera heldu zen. Hogeita bost urte eta gero, Euskal Herrira bueltatu zen. 1990ean Euskaldunon Egunkaria sortu zenean, administrazio kontseiluko zuzendaria izan zen.

Larraitz Ariznabarretari dagokionez, bere ahaleginaren zati handi bat euskal erbesteratu abertzalearen (1936-1970) kartografia kultural bat marrazten eman du, autore sinekdokikoen azterketa diskurtsiboaren bitartez. Bere doktore-tesian Martin Ugalde (1921-2004) euskal idazle erbesteratuaren kazetaritza- eta literatura-lanaren analisia jorratu zuen.

2013an hasi zituzten Liverpooleko Unibertsitateak eta Etxepare Euskal Institutuak euskal erbestealdiari buruzko Manuel Irujo Katedra sortzeko lanak, eta 2015ean lehen aldiz ja

Liverpooleko Unibertsitateko euskal erbestealdiari buruzko Manuel Irujo Katedrak ‘Erbesterik gabe nor naiz ni? Martin Ugalde (1921-2004): Euskal erbestearen sinekdoka(k)’ hitzaldia antolatu du otsailaren 23rako. Larraitz Ariznabarretak egingo du, Nevadako Unibertsitateko (Reno, AEB) doktoreak.

Martin Ugalde (1921-2004) euskal idazle, kazetari eta ekintzaile politikoa Venezuelan erbesteratu zen gaztaroan. Bertan, kazetari eta ipuin idazle ospetsua izatera heldu zen. Hogeita bost urte eta gero, Euskal Herrira bueltatu zen. 1990ean Euskaldunon Egunkaria sortu zenean, administrazio kontseiluko zuzendaria izan zen.

Larraitz Ariznabarretari dagokionez, bere ahaleginaren zati handi bat euskal erbesteratu abertzalearen (1936-1970) kartografia kultural bat marrazten eman du, autore sinekdokikoen azterketa diskurtsiboaren bitartez. Bere doktore-tesian Martin Ugalde (1921-2004) euskal idazle erbesteratuaren kazetaritza- eta literatura-lanaren analisia jorratu zuen.

2013an hasi zituzten Liverpooleko Unibertsitateak eta Etxepare Euskal Institutuak euskal erbestealdiari buruzko Manuel Irujo Katedra sortzeko lanak, eta 2015ean lehen aldiz jarri zen abian Manuel Irujo Fellowship delakoa. Urtero gauzatzen da unibertsitate horretan.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu