Luisa Etxenikek The Art of Fishing aurkeztu du New Yorken eta Wisconsinen

Euskara. Kultura. Mundura.

2016-09-21

Luisa Etxenike idazleak  The Art of Fishing (2015) -El arte de la pesca (2015)lanaren ingelesezko itzulpena-olerki liburua aurkeztu du azken egunotan  AEBetan .

Batetik, irailarek 16an City University of New York Unibertsitateko The Graduate Center gunean izan zen,  ENCLAVE-Literary Series  delako programan. Liburua aurkezteaz gain, poesia irakurketa bat ere eskaini zuen bertan. 

New Yorketik Wisconsinera bidaiatu eta, irailaren 19an, Etxenikek itzulpengintza tekniken gaineko hitzaldi-mintegi bat eskaini zien University of Wisconsin-Green Bay unibertsitateko ikasleei. The Art of Fishing (2015) liburuari buruz ere mintzatu zen The Reader’s Loft gunean burutu zen ekitaldian; liburuaren sorreran dagoen kontzeptuaz aritu zen, lan honetan genero literarioak eta arte adierazpen ezberdinak –musika eta literatura- nahastera eraman zuten arrazoiak azalduz. Idazleak Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin egin du bidaia.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu