"Oroimena eta emozioa: emakumeen istorioak" nazioarteko kongresua antolatu dute Boisen

Euskara. Kultura. Mundura.

2018-03-13

Martxoaren 15ean "Memory & Emotion, Women´s Stories: Constructing Meaning from Memory" ("Oroimena eta emozioa, Emakumeen Istorioak, oroimenetik esangura eraikiz") kongresua hasiko da Boise State Unibertsitatean, bertan antolatutako lehen Munduko Hizkuntzen Nazioarteko Kongresua Kultura Ikasketetan alegia. Nazioarteko adituak bilduko dira bertan lau egunez hitzaldi ezberdinak eskaintzeko. Horien artean izango dira Garbiñe Iztueta Etxepare Euskal Institutuko euskara sustatu eta hedatzeko zuzendaria eta bere aurretik kargu berean izandako Mari Jose Olaziregi.

Martxoaren 15ean "Memory & Emotion, Women´s Stories: Constructing Meaning from Memory"("Oroimena eta emozioa, Emakumeen Istorioak, oroimenetik esangura eraikiz") kongresua hasiko da Boise State Unibertsitatean, bertan antolatutako lehen Munduko Hizkuntzen Nazioarteko Kongresua Kultura Ikasketetan alegia. Nazioarteko 30 aditu bilduko dira bertan lau egunez hitzaldi ezberdinak eskaintzeko, UPV/EHU, Mondragon Unibertsitatea eta Deustuko Unibertsitateko akademikoak horien artean. Garbiñe Iztueta Etxepare Euskal Institutuko euskara sustatu eta hedatzeko zuzendaria eta bere aurretik kargu berean izandako Mari Jose Olaziregik ere hartuko dute parte kongresuan.

Kongresu honek emozioa, memoria eta generoaren gaiak landuko ditu, ikasketa kulturalen ikuspuntutik helduta. Beraz, aipatutako gaiak hainbat diziplinarekin uztartzen dituzten hitzaldiak jasoko ditu: hizkuntza, soziologia, historia, filosofia, etika, ikasketa globalak edota ikusizko arteak, besteak beste.

Helburu du era berean memoriaren beharra edo memoriaren laguntza lantzea immigrazioa edo behartutako lekualdatzeetan eta herrialde berrirako egokitzapen prozesuetan. Ikerketen aurkezpenak eta eztabaidak egongo dira. Horien artean, panel berezi bat eskainiko zaio euskal diasporan emakumeek jokatutako paperari.

Ondorengo galderei erantzuten saiatuko dira, besteak beste: emozioak gogoratzen laguntzen al digu? Gogoratzeko moduak ezberdinak al dira kulturen arabera? Zer paper jokaten dute emozioek iraganeko oroitzapenak gogoratzeko orduan? Nola lagun dakioke memoriak adaptazioari? Ahaztea beharrezkoa al da bizirauteko?

Boiseko Unibertsitateko irakurle Larraitz Ariznabarretak eta unibertsitateko irakasle den Nere Letek hartu dute parte antolakuntzan. BSUko Munduko Hizkuntza Departamentuak eta Eloise Garmendia Bieter Euskal Ikasketen Katedrak antolatu dute kongresua, Idaho Humanities Council, BSU eta Etxepare Euskal Institutuaren babesaz.

Ikusi programa osoa

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu