Parisko Sorbonne IV ospetsuak Euskal Ikasketak eskainiko ditu datorren urtetik aurrera, Etxepare Euskal Institutuarekin atzo sinatutako hitzarmenari esker
Euskara. Kultura. Mundura.
Etxepare Euskal Institutuak eta Paris Sorbonne unibertsitateak aste honetan sinatu duten hitzarmenaren ondorioz, Euskal Ikasketen programa zabalduko da 2016. urtean Frantziako unibertsitate garrantzitsuena den horretan. Institutuak badu aurretik ere Euskara eta Euskal Kulturako irakurletza bat Sorbonne Nouvelle unibertsitatean; Paris Sorbonne IV entzutetsuarekin lortutako akordioak eskaintza hori osatuko du, eta euskal ikasketak ospe aldetik leku gorenean kokatuko ditu.
Akordioaren arabera, Université Sorbonne-eko irakasle titularra den Maitane Ostolazak "Matières de la Culture Basque" irakasgaia emango du, Ikasketa Iberiar eta Latinamerikarren Departamentuan. Bestetik, SIAL -Service Interuniversitaire d´Apprentissage des Langues- delako zentroan euskara eskolak ere eskainiko dira, "Grands débutants" maila delakoan. Irakaslea, eskola horiek modu erdi presentzialean emango dituena, Etxepare Institutuak Sorbonne Nouvelle Paris III dagoeneko baduen irakurlea izango da.
SIAL unibertsitate arteko hizkuntzen ikasketa zerbitzua da, COMUE Sorbonne-universitéko irakasle, ikerlari eta ikasleei zuzendutakoa, eta nagusiki honako zentroak batzen ditu: Paris Sorbonne, Université Pierre et Marie Curie, Le Museum National d’Histoire Naturelle, Université Technologique de Compiégne eta INSEAD.
Atzo, azaroaren 5ean, ekitaldi instituzionala izan zen Sorbonne-n, hitzarmen berriaren harira. Erabateko babesa jaso zuen gertakariak unibertsitatearen aldetik; ordezkaritza instituzionala hitzarmenaren ardura izan duten Mari Jose Olaziregi Etxepare Euskal Institutuko Euskararen Sustapen eta Hedapenerako zuzendaria eta unibertsitate alorreko arduradunaren eta Nancy Berthier, Paris Sorbonne-ko Ikasketa Iberiar eta Latinamerikarren Departamentuko buruaren eskutik etorri zen. Haiekin batera parte hartu zuten Maitane Ostolaza, Euskal Ikasketen koordinatzailea; Sorbonne Nouvelle unibertsitateko Eric Beaumatin; Jose Mari Goenaga zine zuzendaria, Txema Muñoz Kimuak programako arduraduna, Ramon Llull Institutuko ordezkaria eta Parisko Euskal Etxeko kideak, besteak beste.
(...)

Hitzarmena sinatzearekin batera, Institutuak eta Paris Sorbonne unibertsitateak euskal zineari buruzko kultur programa bat burutu dute aste honetan unibertsitatean bertan, Zinema-Cinema euskal zine zikloa izenburupean. Horren baitan Master Class bat eta bi proiekzio eskaini dira. Azaroaren 4an Txema Muñoz Kimuak programako zuzendariak eta Carlos Belmonte Sorbonne-Paris unibertsitatean ikusizko arteen inguruko ikerlariak euskal zineari buruzko Master Class bat gidatu zuten, jakin min handia piztuz. Arratsaldez, berriz, Kimuak-eko film laburren selekzioa eskaini zuten.
Biharamunean 80 egunean filma eman zuten Richelieu Anfiteatro ikusgarrian; emanaldiaren amaieran pelikulako Jose Mari Goenaga zuzendarietako batek solasaldia burutu zuen bertan zeden ikusleekin. Nancy Berthierrek Jose Mari hurrengo urtean bueltatzera gonbidatu zuen eta bihotzez eskertu zion horrelako maila altuko pelikula ikusteko aukera eman izana.
Dena prest Sorbonne unibertsitatean beraz, urte berriarekin batera Euskal Ikasketei dagokien tokia emateko.