Patxo Telleria, pozaren pozez Esloveniatik bueltan

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-10-24

Patxo Telleria itzuli da jada, pozaren pozez, Esloveniatik. Bertan, bere antzezlana ‘Pankreas’eslovenieraz ikusteko aukera izan du Ljubianako Antzerki, Irrati, Zine eta Telebista Akademiako aktoreen eskutik, Maribor hiriko Festival Borštnikovo Srečanje Antzerki Jaialdian. Teatrogilearentzat “martzianoak entzutea bezala” izan bada ere, publikoaren barreek, hedabideen oihartzunak eta antolatzaileen poztasunak antzezlanaren arrakasta ziurtatu dute.

Aurtengo jaialdia urriaren 17tik 26ra bitartean izan da eta Espainiar Estatuko antzerkigintzari erreparatu dio bereziki: bost egile hautatu dituzte, eta Etxepare Euskal Institutuaren ekimenez horietako bat Patxo Telleria  bizkaitar teatrogilea izan da.  Jaialdiak egile horien antzezlan bana eslovenierara itzuli du  -Telleriaren kasuan “Pankreas”- eta ondoren testu horiek liburu batean argitaratu ditu.

Antzerki emanaldiaren ostean, ikusleekin mahai-ingurua burutzeko aukera izan zuen Telleriak, eta Esloveniako eta nazioarteko kritikari eta antzerki programatzaileen aurrean bere lana aurkezteko parada ere eskaini zion jaialdiak. Hedabideek ere izan dute antzezlanean interesa eta esaterako, Esloveniako telebistan elkarrizketa burutu zuen euskal egileak.

Idazlearen beraren esanetan “gaur egungo tragikomedia da” “Pankreas”, bertsotan paratua; izan ere, euskaraz bertsotan sekula idatzi den lehen antzezlana da: "teatro vasconum primitiae".

“Pankreas” antzezlanak hiru lagunen istorio tragikomikoa kontatzen du. Lehenak pankreasen transplante baten premia larria dauka. Bigarrenak suizidatzeko asmoa dauka hemendik urte batera, Alzheimerrari izkin egiteko. Hirugarrenak proposamen bat egingo dio bigarrenari: suizidioaren epea aurreratzea, lehenengoari bere pankreasa emateko. Une hartatik aurrera ezusteko gertaerak bata bestearen ondoren etorriko dira, fisika modernoaren axioma bati men eginez: gerta daitekeen guztia, denik eta sinesgaitzena bada ere, gertatu egiten da noizbait.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu