Pepo Salazar artista euskalduna Veneziako Bienalean
Euskara. Kultura. Mundura.
56. Biennale di Venezia arte bienala maiatzaren 9an zabalduko badute ere, egileak bertan dira atzotik, euren lanak adituen, kritikoen, bildumagileen eta erakundeetako ordezkarien aurrean azaltzen. Haien artean dago Pepo Salazar (Gasteiz, 1972) arabarra, Espainiako pabilioiak Biennalera eraman duen proposamen artistiko kolektiboa osatu duen artistetako bat, Cabello/Carceller eta Francesc Ruiz sortzaileekin batera.
Martí Manen komisarioak zuzendu duen “Los Sujetos” proposamen artistikoak Salvador Dalí zena du ardatz. Manenen esanetan, Dalíren egilearen berrirakurketa garaikide bat egin nahi izan dute, hurbilketa “emozionala, sentikorra eta sentsuala”, eta bide batez XXI. mendean bizi dugun nahastea ere islatu. Egitasmoa osatzen duten hiru lanak, dio, oso desberdinak dira “iritziak, ikuspegiak, metodoak eta lanerako sistemak nahasteko borondate garbia dagoelako”.
Biennale-an parte hartzeko Etxepare Euskal Institutuaren babesa jaso duen Pepo Salazarrek informazio-geruza anitzez osatutako espazioa atondu du, edukiz gainezka dagoena (bideoak, soinuak, fluoreszenteak, metalak, kristalezko hormak…). Nahasmena sortu nahi duela adierazi du egileak: "Diskurtso zabala eraikitzeko asmoa dauka. Munduaren eta bizitzaren ikuspegi moduko bat da, era askotako desorekak sortzen dizkiguten hamaika sarrerez inguratuta gaude eta”.
Francesc Ruizek bi kiosko ipini ditu komunikabideen “informazioaren manipulazioa” salatzeko; bide batez 80. hamarkadako italiar “fumetto”-ak, homosexualei zuzendutako komiki erotikoak, ekarri ditu gogora bere gunean. Helena Cabello eta Ana Carceller artisten bideoak, berriz, neska afrikar batek beste hiru lagunekin izandako elkarrizketa bat jasotzen du “norbanakoak europar espazioan nola sentitzen diren” azaltzeko eta “sexualitate disidenteak baztertzearen arrazoiak” arakatzeko asmoz.
Veneziako Bienala 2015eko maiatzaren 9tik azaroaren 25era bitartean izango da zabalik.
56. Biennale di Venezia arte bienala maiatzaren 9an zabalduko badute ere, egileak bertan dira atzotik, euren lanak adituen, kritikoen, bildumagileen eta erakundeetako ordezkarien aurrean azaltzen. Haien artean dago Pepo Salazar (Gasteiz, 1972) arabarra, Espainiako pabilioiak Biennalera eraman duen proposamen artistiko kolektiboa osatu duen artistetako bat, Cabello/Carceller eta Francesc Ruiz sortzaileekin batera.
Martí Manen komisarioak zuzendu duen “Los Sujetos” proposamen artistikoak Salvador Dalí zena du ardatz. Manenen esanetan, Dalíren egilearen berrirakurketa garaikide bat egin nahi izan dute, hurbilketa “emozionala, sentikorra eta sentsuala”, eta bide batez XXI. mendean bizi dugun nahastea ere islatu. Egitasmoa osatzen duten hiru lanak, dio, oso desberdinak dira “iritziak, ikuspegiak, metodoak eta lanerako sistemak nahasteko borondate garbia dagoelako”.
Biennale-an parte hartzeko Etxepare Euskal Institutuaren babesa jaso duen Pepo Salazarrek informazio-geruza anitzez osatutako espazioa atondu du, edukiz gainezka dagoena (bideoak, soinuak, fluoreszenteak, metalak, kristalezko hormak…). Nahasmena sortu nahi duela adierazi du egileak: "Diskurtso zabala eraikitzeko asmoa dauka. Munduaren eta bizitzaren ikuspegi moduko bat da, era askotako desorekak sortzen dizkiguten hamaika sarrerez inguratuta gaude eta”.
Francesc Ruizek bi kiosko ipini ditu komunikabideen “informazioaren manipulazioa” salatzeko; bide batez 80. hamarkadako italiar “fumetto”-ak, homosexualei zuzendutako komiki erotikoak, ekarri ditu gogora bere espazioan. Helena Cabello eta Ana Carceller artisten bideoak, berriz, neska afrikar batek beste hiru lagunekin izandako elkarrizketa bat jasotzen du “norbanakoak europar espazioan nola sentitzen diren” azaltzeko eta “sexualitate disidenteak baztertzearen arrazoiak” arakatzeko asmoz.