Tio Teronen Semeak eta Kepa Junkera, Fira Mediterránia de Manresa arte eszenikoen azokan izango dira
Euskara. Kultura. Mundura.
Fira Mediterránia de Manresa arte eszenikoen azoka urriaren 6tik 9ra burutuko dute, eta aurten ere bi euskal talde izango dira bertan Etxepare Euskal Institutuaren babesaz: Tio Teronen Semeak eta Kepa Junkera.
1998. urtetik burutzen den jaialdia da FIRA Mediterrànea Manresa, eta ikuskizunen sektoreak erreferente bilakatu dena. Bi ardatz nagusi ditu bere programazioak: tokian-tokiko kultura, eta munduko musika.
Tio Teronen Semeak taldeak FreshCool ikuskizuna eramango du Manresara. Bertan, euskal dantzari eta musikari gaztek euskal dantza tradizionala eta estilo ugaritako musika kantu ezagunak uztartzen dituzte. Urriaren 8an eta 9an eskainiko dituzte emanaldiak.
Kepa Junkerak, aldiz, Fira inauguratuko du urriaren 6an (Teatre Kursaal, 21:00) Mar de Fuelles ikuskizunaren mundu mailako estreinaldiarekin. Chango Spasiukrekin batera sortutako proiektua da, non munduko akordeoilari esanguratsuenetako bi elkartzeaz gain, pixu handiko bi tradizio ere uztartzen diren: euskal trikitia eta Argentinako chamaméa.
Fira Mediterràniak diziplina anitzeko izaera du, eta lengoaia artistiko ezberdinak batzen ditu: ikusizkoa artea, zirkoa, dantza, erakusketak, musika, ahozko narrazioa eta antzerkia.