Zesta eskola ireki dute Mexiko Hirian

Euskara. Kultura. Mundura.

2017-07-03

Euskal kulturak izan duen kirol nazioartekoena da zesta-punta edo Jai-Alai. Filipinetatik Mexikora, Estatu Batuetatik Uruguayra, munduko hainbat txokotako frontoietan milaka pertsona elkartu izan dira urte luzez, ikuskizunaz gozatzeko, ziztu bizian doan pilotak, apustuek eta jai giroak erakarrita.

Euskal kulturak izan duen kirol nazioartekoena da zesta-punta edo Jai-Alai. Filipinetatik Mexikora, Estatu Batuetatik Uruguayra, munduko hainbat txokotako frontoietan milaka pertsona elkartu izan dira urte luzez, ikuskizunaz gozatzeko, ziztu bizian doan pilotak, apustuek eta jai giroak erakarrita.

Alabaina, 70. eta 80. hamarkadetako urrezko aroaren ostean “munduko kirolik azkarrenak” beherakada nabarmena izan zuen. Beste kirol profesional batzuen konpetentzia, apostuak egiteko modu berriak, enpresen arazo ekonomikoak eta lan gatazkak medio frontoi askok itxi egin behar izan zuten. (Jai-Alai Blues dokumentalak kirol honen loraldia eta beherakada kontatzen ditu).

Mexiko Jai-Alai ez zen salbuespena izan eta1929an art-decó estiloan eraikitako frontoi honek 1996an itxi zituen ateak. 20 urteko isilunea eta gero pilota hotsa ozen entzun daiteke berriz ere Mexiko Hirian.

Martxoaren 12an ireki zituen ateak berriz eta azken egunotan Jai Alai World Tour zirkuituko txapelketa bat ospatu da bertan. Hitzordu horrekin batera Mexiko Hiriko gazteentzako jai alai eskola berriaren aurkezpen ofiziala egin zen larunbatean, finalerdiak hasi baino lehenago, frontoia beterik zela. Eskola honek 12 gazte ditu jadanik eta Eusko Jaurlaritzaren babesa du. Jon Redondo, Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol zuzendariak adierazi zuenez zesta-punta “gure herriaren nortasunaren” parte garrantzitsua da eta Euskal Herria “munduan proiektatzeko” balio du. Era berean, zesta eskola “lagungarria izango da” kirol honen etorkizuna “gure mugetatik haratago sustatzeko”. 

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu