10 enpresa euskaldun Sunny Side of the Doc ikus-entzunezko azokan
Euskara. Kultura. Mundura.
Ekainaren 23tik 26ra Sunny Side of the Doc ikus-entzunezkoen azoka antolatu dute Frantziako La Rochelle hirian. Aurten 25. urteurrena ospatuko du dokumentalaren inguruan lan egiten duen eta bertako profesionalen topaleku bilakatu den azoka honek. 10 enpresa euskaldunek hartuko dute parte nazioarteko topaketan, herrialde ezberdinetako agenteekin harremanak sustatzeko asmoz, bertan izango diren Etxepare Euskal Institutuaren eta EIKEN Euskadiko Ikus-entzunezkoen klusterrarekin batera elkarlanean.
Basque Audiovisualen B26 standean izango dira aurtengo enpresa euskaldunak: David Berraondo, Ibaia - Lau Haizetara, Fascina Producciones, Lumiere Produkzioak, Korima Films, Signo Digital, Txalap.art, Labrit Multimedia, Media Attack eta Navarra de cine. Bisitariek eragileekin bilerak antolatzeko aukera izango dute.
Aurtengo edizioreko pitching-etarako aukeratuak izan diren proiektuen artean, “Chillida: the depth of air” dago, arte-kultura alorreko dokumentalen selekzioan. Explora Films, Marmokafilms, eta TVEren arteko koprodukzio bat da lana, Donostiako Zinemaldiko Lau Haizetara koprodukzio fororako ere hautatua izan zena.
Sunny Side of the Doc azokaren baitan nazioarte mailako 2000 profesional baino gehiago batuko dira. Tartean egongo dira editoreak, erosleak eta talentu berriak eta haien arteko harremana sustatzea da topaketaren antolatzaileen helburua, hain zuzen ere.
Sunny Side of the Doc - Basque Audiovisual katalogoa 2014
Basque Audiovisual katalogo orokorra 2014