11 euskal enpresa Sunny Side of the Doc nazioarteko dokumentalen azokan
Euskara. Kultura. Mundura.
Ekainaren 20tik 23ra Sunny Side of the Doc ikus-entzunezkoen nazioarteko azoka ospatuko da Frantziako Arroxela (La Rochelle) hirian. 57 herrialdetako Dokumentalaren inguruko 2.000 profesional elkartuko dira aurten azoka honetan, guztiak sortzaile, ekoizle, erosle edo banatzaileak.
BASQUE AUDIOVISUAL markapean 11 euskal enpresa bertaratuko dira azoka honetara, euskal ikusentzunezko sektorea nazioartean babestu eta ateak zabaltzen jarraitzeko helburuz ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA eta EIKEN IKUS-ENTZUNEZKOEN KLUSTERRAk burutzen duten elkarlanari esker.
Basque Audiovisual standa C25 zenbakia izango da, eta bertan honako euskal ordezkaritza egongo da: Banatu Filmak, Brisney S.L., Doxa Producciones, Fascina Producciones, Korima Films, Media Attack TV, Signo Digital, Sincro Producción, Taui Media eta Txalap.art Produkzioak ekoizpen-etxeak euren azken dokumental eta proiektuak aurkezten; Ibaia euskal ekoizle elkarteak Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren baitan antolatzen duen Lau Haizetara Dokumental Koprodukzio Foroko ordezkaria, Foro honetarako ekoizpenen bila; eta Etxepare Euskal Institutuko ordezkaria, guztien koordinazio lanetan.