2013an antzerki birak eta antzerki denboraldiak sustatzeko diru-laguntzak
a) ANTZERKI BIRA: gutxienez bi emanaldi egitea euskararen eremu geografikotik at (betiere ebazpenaren 24. artikuluan aipatutako baldintzak betez gero). Salbuespen modura, antzerki edo dantza-azoka profesional batean parte hartzea biratzat onartuko da.
b) ANTZERKI DENBORALDIA: antzoki berean gutxienez 8 emanaldi egitea jarraian. Antzokiak gutxienez 150 eserleku izan beharko ditu. Antzokiaren webguneak ondorengoak izan beharko ditu [...]
- Eskaerak aurkezteko epea: 2013/05/07 - 2013/06/06
- Erakunde deitzailea: Etxepare Euskal Institutua
- Zuzkidura: 142.000€
ERAKUNDE DEITZAILEA:
Etxepare Euskal Institutua
Jendeaurreko arreta:
-Bulegoa: Etxepare Euskal Institutua, Prim 7, 20006 San Sebastián.
-Harrera ordutegia: 12:00-14:00
Telefono bidezko arreta:
-Ordutegia: 12:00-14:00
-Telefonoa: 943023402 / 943024300
Eskaeraren balorazioa
Ebazpen honen bidez emango diren diru-laguntzak lehiaketa bitartez esleituko dira. Diru laguntzak horrela emateko, aurkeztutako eskabideak erkatuko dira, 10. artikuluan finkatutako aukeraketa eta balorazio irizpideen araberako lehentasunak ezartzeko.
Baloraziorik altuenak lortzen dituzten eskabideetatik hasita esleituko dira diru-laguntzak, harik eta horretarako diru-funtsak amaitu arte.
Eskaerak aurkezteko epea zabalik
Eskabideak epe-aldi bakarrean aurkeztu ahal izango dira:
- Maiatzaren 7tik ekainaren 6ra, biak barne. Epe-aldi horretan aurkeztu daitekeena: 2013ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte egitekoak diren jarduerak.