2015eko sorkuntzarako laguntzen deialdia egin du Bitamine Faktoriak

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-01-23

Bitamine Faktoriak 2015eko sorkuntzarako mugaz gaindiko laguntzen deialdia egin du. Deialdi honen bidez, sortzaile banako eta kolektiboen proiektuak nahiz ekoizpen-gune iraunkorren eta kultur eragile independenteen ekimenak babesten ditu Bitamine Faktoriak, horrela lekuko sorkuntza-ehuna sendotzen eta herritarren artean hedapen handiagoa lortzen lagunduz.

Eskaerak aurkezteko epea 2015ko martxoaren 31a arte egongo da irekita eta sortzaile banakoen edota kolektiboen obrak, izaera berritzaileko proiektuak eta libre aukeratutako oinarri eta edukiak dituzten jarduerak ekoizteko izango dira laguntzak. Modalitate hori beren jarduera Gipuzkoa eta Lapurdi probintzietan garatzen duten pertsona fisiko edo kolektiboentzat bideratuta dago.

Proiektuen kalitatea, berrikuntza, konektibitatea edota mugaz gaindiko izaera bezalako faktoreak hartuko dira kontuan lanak hautatzeko garaian eta 20-40 urte bitarteko onuradunei zuzenduta dago.

Informazio guztia hemen

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.