2016, zinema eta literatura arloko sortzaileak eta eragileak nazioarteratzeko bidaia poltsetarako diru-laguntzak

Ebatzita

Euskararen eremu geografikotik kanpo zinema eta literatura arloko sortzaileak eta eragileak nazioarteratzeko bidaia poltsetarako diru-laguntzak.

Zinema: zinema alorreko agenteak (zuzendaria, aktoreak, ekoizlea, gidoigilea) zinemaldietan eta zinema alorreko sariketetan parte har dezaten diru-laguntzak ematea, horietan beraien filmen bat aurkeztu edo ordezkatzeko hautatuak izan direnean.

Literatura: literatura sektoreko agenteek (idazleak, ilustratzaileak, itzultzaileak eta editoreak) literatura alorreko nazioarte mailako ekitaldietan parte hartzeko diru-laguntzak ematea, horietan libururen bat aurkeztu edo ordezkatu behar dutenean, sorkuntzaz jardun behar dutenean edo euskal ordezkaritza gisa doazenean.

 

  • Eskaerak aurkezteko epea: 04/05/2016 - 31/10/2016
  • Erakunde deitzailea: Etxepare Euskal Institutua

 DEIALDI OFIZIALA:

2016.05.04 EHAA / DEIALDIA

ESKAERA ABIATZEKO:

Aurten lehen aldiz eskaera bide telematikotik nahiz presentzialetik egin ahal izango da.

HEMEN AURKITUKO DUZU INFORMAZIO GUZTIA

 

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
}