2016an antzerki birak eta antzerki denboraldiak sustatzeko diru-laguntzak
Ebatzita
Deialdi honen xedea da 2016. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo antzerki birak eta antzerki denboraldiak egiteko diru-laguntzak banatzea.
Zein gastu diruz laguntzen dira?
Dagokion jaialdi edo jardueran parte hartzekoak: joan-etorria, ikuskizuna jendaurreko egingo den tokiko muntaia-gastuak, eszenografia edo materialaren garraioa, ostatua eta dietak. Artisten katxetak eta nominak ez dira diruz lagunduko. Ez da gastu amortizagarririk diruz lagunduko.
Antzerki denboraldietan, promozio gastuak ere onartuko dira.
- Eskaerak aurkezteko epea: 2016/05/04 - 2016/06/08
- Erakunde deitzailea: Etxepare Euskal Institutua
- Zuzkidura: 138.000€
- Kontaktua: Alberto Irazu | a-irazu@etxepare.eus | (+34) 943 02 34 02
DEIALDI OFIZIALA: