2016an arte plastiko eta ikusizkoak sustatzeko diru-laguntzak

Ebatzita

2016. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo arte garaikideko erakusketak edo gertakizunak antolatzea eta/edo beraietan parte hartzea (lehiaketak, jaialdiak, erakusketak, egoiliar gisako proiektuak…), betiere horietan EAEn bizi diren egileen lanak erakusten direnean.

Egoiliar proiektutzat honakoa hartuko da: gutxienez bi asteko iraupena izango duen prestakuntza artistikoa hobetzeko egonaldia. Egoiliar zentroak helburu horretarako prestatutako tokia izan beharko du, eta egonaldiaren helburuak, baldintzak, zerbitzuak, ikasgaiak, arduradunak eta gainerako zehaztasunak egoiliar zentroko arduradunak sinatutako ziurtagiri edo dokumentu batean jasoko dira.

Xede honetarako, ez dira aintzat hartuko urteko programazioak, ezta ohiko jarduntzat hartzen direnak ere. Hortaz, ohiz kanpokotzat jo daitezkeen proiektu edo ekimen zehatzak onartuko dira soilik.

  • Eskaerak aurkezteko epea: 2016/05/13 - 2016/06/30
  • Erakunde deitzailea: Etxepare Euskal Institutua
  • Zuzkidura: 53.000€
  • Kontaktua: Alberto Irazu | a-irazu@etxepare.eus | (+34) 943 02 34 02

2016.05.12 EHAA / DEIALDIA

2016.10.11 EBAZPENA

Jaso abisuak zure posta elektronikoan zure intereseko deialdiak irekitzen direnean.

Harpidetu
}