2017 nazioarteko arte azoketan parte hartzeko diru-laguntza deialdia
Diruz laguntzen den arloa
Ebazpen honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko arte-galeriek euskal artisten lana bultzatzeko 2017an zehar nazioarte mailako arte azoketan parte hartu ahal izateko stand-ak alokatzeko diru-laguntzak arautzea.
Eskaerak aurkezteko epeak
- ARCO azokaren kasuan, ekainaren 26ra arte.
- Gainontzeko arte azoketan, irailaren 2ra arteko epea
Diru zuzkidura
a) ARCO azokarako 16.000 euro.
Galeria bakoitzak gehienez 8.000 euro.
b) Zerrendatutako nazioarteko azoketarako: 20.000 euro.
- Ameriketako azoketarako: 10.000 euro azokako gehienez.
- Europako azoketarako: 8.000 euro azokako gehienez.
c) Gainerako azoketarako: soilik aurrekoetarako diru partidatik dirua soberan egongo balitz diru laguntzak banatuko lirateke. Beti ere gehienez 4.000 euro azokako.
** Eskatzaile batek azoka guztietarako jasotako diru-laguntzen batura ez da inoiz hogeitalau mila (24.000) euro baino handiago izango.
- Eskaerak aurkezteko epea: 2017/05/26 - 2017/09/02
- Erakunde deitzailea: Etxepare Euskal Institutua
- Zuzkidura: 36.000€
- Kontaktua: Alberto Irazu | a-irazu@etxepare.eus | (+34) 943 023 402
DEIALDI OFIZIALA:
ESKAERA ABIATZEKO:
Eskaera bide telematikotik nahiz presentzialetik egin ahal izango da.
ARCO AZOKAN PARTE HARTZEKO DIRU-LAGUNTZAK ESKATZEKO ARGIBIDE GUZTIA.
BESTE ARTE AZOKETAN PARTE HARTZEKO DIRU-LAGUNTZAK ESKATEKO ARGIBIDE GUZTIA.