31. Sao Pauloko Bienala, gero eta gertuago
Euskara. Kultura. Mundura.
31. Sao Pauloko Bienala (Brasil) irailaren 6ean hasiko da, baina dagoeneko abian jarri du bere “Educativo” saileko egitaraua. Aurtengo edizioan bi artista euskaldun izango dira parte hartzaileen artean: Asier Mendizabal (Ordizia, 1973) eta Juan Pérez Agirregoikoa (Donostia, 1963). Lehenengoak Oteizan oinarritutako eskultura izango du ardatz eta bigarrenak egonaldi artistikoa burutuko du eta Ebangelioa San Mateoren arabera pelikulan oinarritutako filme bat eramango du Sao Paulora. Etxepare Euskal Institutuak, gainera, hitzarmena sinatu du Bienalarekin, euskal egileei babesa eman eta euskal kulturaren zabalkunde lana bermatuko duena.
Bienalaren leloa “Como falar de coisas que não existem” da, eta banakako sortzaileak, artista taldeak, arkitektoak, antzerki taldeak , koreografoak edota soziologoak hartuko ditu, existitzen ez diren gauzei erreparatzeko: haietaz nola hitz egin, nola ikasi haiengandik, nola bizi haiekin batera, nola borrokatu haien aurka… Aurtengo Bienala, gainera, berezia izango da, Cicilio Matarazzo Pabiloian buruko baita, hura sortu zuen Oscar Niemeyer arkitekto ospetsua 2012an zendu zenetik lehen aldiz.

Charles Esche, Galit Eilat, Nuria Enguita Mayo, Pablo Lafuente eta Oren Sagiv adituek osatu dutetalde kuratoriala, Benjamin Seroussiren eta Luiza Proençaren lankidetzarekin. Praktika artistikoen arteko harremanak eta hauek konpromisoak hartzeko eta banakako zein taldekako egitasmoak sustatzeko duten gaitasuna aztertu nahi izan dute. Bienala berezia izango da aurten, Cicilio Matarazzo Pabiloian buruko baita, hura sortu zuen Oscar Niemeyer arkitekto ospetsua 2012an zendu zenetik lehen aldiz.
Hard Edge, Hard Edge (2010) bezalako azken eskultura-lanen ildoa jarraituta, Asier Mendizabalek 31. Bienalerako egindako lanaren bitartez Jorge Oteiza (1908-2003) artistaren eskultura-egitasmoa eta ideiak arte garaikidearen testuinguruan era kritikoan berrezarri nahi ditu; Oteizak 1930. eta 1960. urteen artean Latinoamerikan egin zuen lana garrantzi handikoa izan zen, oso gutxi aztertu den arren. Mendizabalek eskulturak jarriko ditu Bienalaren pabiloiaren hainbat tokitan; guztiak 1960. urtean Oteizak César Vallejo poeta peruarrari Liman eskaini zion monumentua izango dute oinarri. Obra hauek “amaituta” edo “bukatu gabe” dagoen eskulturaren itxuraren bertsioak izango dira, den-denak abstraktuak, jatorrizko monumentua bezalaxe. Gainontzeko lanekin eta erakusketaren beste espazioekin harremanetan jarritakoan, forma abstraktu hauek esanahi eta funtzio berriak hartzeko gai dira, hasiera batean beren jatorrizko konposizioarekin zerikusirik ez dutela badirudi ere. Oteizaren zein Mendizabalen beraren lanaren erdigunean kokatzen den arazo bat esploratzen du beraz artistak, eta gaurkotu: abstrakzioaren hizkuntza formalaren eta haren traszendentzia gogoaren eta hizkuntza horri esangura zehatzak emateko nahiaren arteko kontradikzio konponezina.
Pier Paolo Pasolinik 1964. urtean zuzendu zuen Ebangelioa San Mateoren arabera filmak, Biblian oinarrituta zegoenak, ez zituen jaso idatzita dauden hainbat pasarte . Pasarte horiek-inbertitzailea saritu eta enpresa mailan porrot egiten duena zigortzen duen parabola, kasu- mendebaldeko kapitalismoaren diskurtsoaren funtsa osatzen dute, Juan Pérez Agirregoikoaren arabera. Horri erantzuna eman nahian, egileak Bienalerako sortu duen proposamena Ebangelioa San Mateoren arabera pelikulan oinarritutako filme bat da, São Paulo hiriko kanpoaldean grabatu duena. Gidoia berridatzi du, berset horiek ardatz hartuta, eta ekoizteko moduaren eta sinesmen sistema baten arteko loturak sortzen saiatu da, historian zehar nahiz gaur egungo testuinguruan.
Abstrakzioa alde batera utzi eta gero, azken urteotan boterearen eta mendetasunaren gaineko diskurtsoen subertsioa landu du Agirregoikoak . Film berri honetan erlijioak inposatutako munduaren ikuspegia zalantzan jarri nahi du sortzaileak, norbanakoen eta gizartearen ahalak sustatu beharrean, ahuldu egiten dituelakoan.