V. Irakurle Topaketa
Euskara. Kultura. Mundura.
-
13Uzt 2022Donostia
Uztailaren 13an, Etxepare Euskal Institutuaren unibertsitate sareko V. Irakurle Topaketa burutuko da Donostiako Tabakaleran, urtearen balorazioa egin, datorren ikasturtean zehar egingo den lana antolatu eta irakurleen sarea ehuntzeko xedez. Orotara sareko 25 irakurlek partekatuko dituzte esperientziak eta baliabideak hitzaldi eta talde dinamikaz osaturiko egitarauan. Halaber, Paul Urkijo zinemagilearekin solasean aritzeko aukera izango dute.