Euskaraldia 2020. Izena emateko epea zabalik!

Euskara. Kultura. Mundura.

2020-10-13

Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua. Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da.

2020an, azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo dugu ariketa eta aurten, norbanako bezala (ahobizi edo belarriprest izanez), parte hartzeko aukeraz gain, taldean parte hartzeko aukera ere izango dugu ariguneen bidez.

Ariguneak euskaraz lasai aritzeko lekuak dira eta euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen dute uneoro. Norbanakoak arigunean ahobizi edo belarriprest izatea erabakitzen du. Ahobiziak uneoro euskaraz egiteko konpromezua hartu dutenak dira eta Belarriprestak ordea, besteek euskaraz egin diezaioten eskatuko du beti, nahiz eta hitz egin ez.

Aurtengoan ere Etxepare Euskal Institutua eragile aktibo da Euskaraldia 2020 euskal gizartean eta munduan zehar zabaltzeko. Hortaz, Euskal Herritik kanpo bizi bazara ere esteka honen bitartez izena eman dezakezu:

https://izenematea.euskaraldia.eus/entitateak/etxepare-euskal-institutua/

Euskaraldia 2020. Euskara gehiago, gehiagorekin, gehiagotan.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu