FHLIM 2022: Olatz Salvador
Euskara. Kultura. Mundura.

-
24Mar 202227Mar 2022
Zamora
Martxoaren 24tik 27ra egingo dute FHLIM musikaren azoka profesionalaren bigarren edizioa. Zamoran egiten den topaketa honetan estatuko eta Portugaleko profesionalek parte hartzen dute.
2022ko edizioan Basque. Music.–ek kontzertua antolatuko du martxoaren 24ean La Cueva del Jazz aretoan eta Olatz Salvador izango da kontzertu horretan parte hartuko duen musikaria. Lehen aldia izango da Basque. Music. plataformak showcase bat antolatzen duena Zamorako topaketa profesionalean.
FHLIM azokaren helburua Portugaleko eta estatuko profesionalen, artisten eta publikoaren arteko elkarlanak sustatuko dituzten zubiak eraikitzea da.
Euskal Herrian egiten den musika zabaltzeko asmoarekin Basque. Music.-ek bere stand-a izango du FHLIM azokan.