Melenas, Music Moves Europe Talent Awards sariaren irabazle

Euskara. Kultura. Mundura.

2021-01-25

Iruñeako Melenas taldeak Alyona Alyona (Ukrania), Inhaler (Irlanda), Julia Bardo (Italia), Lous and the Yakuza (Belgika), Rimon (Holanda), Sassy 009 (Norbegia) eta Vildá (Finlandia) taldeekin batera irabazi du Europa mailako saria.

Garage- pop eszenaren baitan zeresan handia ematen ari den taldea da MelenasReverb-aren eraginarekin betetako ahotsekin eta gitarrekin sortutako abestiek sortzen ditu Iruñeako taldeak. 2020ko maiatzean argitaratu zuen ‘Días raros’ estudioko bigarren diskoak urteko disko onenen zerrendetan azaldu zen.

Melenas, Alyona Alyona (Ukrania), Inhaler (Irlanda), Julia Bardo (Italia), Lous and the Yakuza (Belgika), Rimon (Holanda), Sassy 009 (Norbegia) eta Vildá (Finlandia) dira 2021eko Music Moves Moves Europe sarien irabazleak. Mariya Gabriel Europako Kultura komisarioak iragarri zuen bezala publikoaren saria Alyona Alyonarentzat izan zen.

Creative Europe programaren babesa duen eta Music Moves Europe proiektuaren baitan kokatzen den sariak goraka doazen artistak bultzadtu nahi ditu. Egungo eta etorkizuneko soinua erakusten duten artistak hain zuzen ere.

Melanie C abeslariak aurkeztu zuen sari banaketa urtarrilaren 15ean ospatu zen Nite Hotel plataforman.

Music Moves Europe Talent Awards sariak ESNS eta Reeperbahn Festival jaialdien artean antolatzen dira.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu