´A Baszk Nyelv Ismertése´ 1866ko Euskara-Hungariera gramatika, Koldo Mitxelenan eskuragarri

Euskara. Kultura. Mundura.

2017-03-16

Hungarieraz idatzitako lehen euskal gramatika 1866an argitaratu zuen Ferenc Ribáry hizkuntzalariak: A Baszk Nyelv Ismertése (Euskararen aurkezpena Hungarieraz). 150 urte geroago, eta Budapesteko Unibertsitateko Károly Morvay irakasleak Etxepare Euskal Institutuari egindako maileguari esker, Euskal Herrira iritsi da garaiko gramatika horren ale bat, eta dagoeneko eskuragarri dago Koldo Mitxelena Kulturunean.

Hungarieraz idatzitako lehen euskal gramatika 1866an argitaratu zuen Ferenc Ribáry hizkuntzalariak: A Baszk Nyelv Ismertése (Euskararen aurkezpena Hungarieraz). 150 urte geroago, eta Budapesteko Unibertsitateko Károly Morvay irakasleak Etxepare Euskal Institutuari egindako opariari esker, Euskal Herrira iritsi da garaiko gramatika horren ale bat, eta dagoeneko eskuragarri dago Koldo Mitxelena Kulturunean.

Ribáry Budapesteko Eotvos Loránd Unibertsitateko Filologia Hispaniar saileko irakaslea izan zen, bertan izan zuen euskararen inguruan lanean sakontzeko aukera. Horri esker atzerrian idatzitako euskal gramatiken artean lehenengotarikoa den liburua idatzi zuen. Garai hartako Julien Vinson itzultzaileak, liburua oinarri hartuta frantsesera itzuli zuen Parisen 1877an.

Gaur egun, Károly Morvay irakasle erretiratuak hartu du erreleboa unibertsitatean. 2016 urtean, esaterako, unibertsitateak hungarieraz idatzitako euskal gramatikaren argitalpenaren 150. urteurrena ospatu zuen. Horren harira, Morvayk euskal gramatikaren gaineko Rövid Baszk Nyelvtan saiakera idatzi du. Gainera, Izaskun Pérez Gonzalez eta Oxel Uribe-Etxebarriaren (Etxepareko irakurlea) laguntzarekin euskararen irakaskuntzan erabili ahal izango den Magyar-Baszk Szószedet, Hungariera-Euskara hiztegia plazaratu dute. Bi liburuak Koldo Mitxelenan aurki daitezke.

Morvayk liburu hauek Etxepare Euskal Instituari eman zizkion Euskal Herrian publikoarentzat eskuragarri egoteko helburuarekin, eta Koldo Mitxelenan daude jada, hala nola KMliburutegia.eus webean katalogatuta; digitalizatuta ere aurki daitezke.

Rövid Baszk Nyelvtan eta Magyar-Baszk Szószedet liburuek “Hungariera” sekzio berria irekitzeko aukera eman dute “autoikaskuntza” atalean. Bi liburu hauek kontsulta publikorako irekiak daudela adierazi du Koldo Mitxelena Kulturuneak.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu