Abrapalabra: Juan Kruz Igerabide
Euskara. Kultura. Mundura.
-
10Abe 202415Abe 2024Madril
Abenduaren 10etik 15era bitarte, La Casa Encendidan (Madril) haur, familia eta literaturzaleak hitza, ilustrazioa eta sormena protagonista dituen unibertso batean murgiltzera gonbidatuko ditu ABRAPALABRA jaialdiak.
Montemadrid Fundazioak eta La Fabrikak antolatuta, ABRAPALABRAk hainbat jarduera egingo ditu bost egunez, txikiek zein helduek literaturak babesleku eta topagune gisa duen boterea ezagut dezaten: sormen-tailerrak, egileekin topaketak, ikuskizunak, kontaketak, erakusketak…
Topaketa "Un autor en la maleta" programaren barruan egingo da. Programa honek, liburuaren bidez, belaunaldien arteko harremana berreskuratu nahi du; garai batean, familiako helduenen kontakizunen bidez ezartzen zen harreman hori, hain zuzen.
Programa hau urrian hasi zen eta ABRAPALABRA jaialdian du amaiera. Programan parte hartzen duten ikastetxeetako haurrei aukeratutako egilearen maleta bana eman zitzaien, haien adinari egokitutako liburuekin. Maletan egilearen argazki bat zegoen, umetan nor zen azaltzen zuena, eta irakurleekin lotura pertsonalagoa zuen gutun bat.
Liburu bera eman zitzaion ikastetxea zegoen auzo bereko adinekoen zentro bateko irakurketa-klub bati.
Eta ABRAPALABRA jaialdian zehar, helduek eta txikiek beren egilearekin topo egingo dute auzoko liburutegian.