Adi itzultzaile! Oraindik garaiz zaude "Itzultzaile Berriak" programan parte hartzeko!

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-05-05

‘Itzultzaile Berriak’ programara aurkezteko epea zabalik dago oraindik. Deialdi honen bitartzez, nazioarteko zortzi literatur itzultzaile hautatuko dira, euskara ikas dezaten. Horretarako, hautatuek Euskal Herrian egonaldi bat egingo dute, barnetegi batean. Gainera, itzultzaile horietako lauren lanak ekoiztea ere hartzen du bere gain programak.

Lau horiek, euskaraz ezer ere ez dakitenak, Euskal Herrian egonaldi bat egingo dute sei hilabetez eta, gainontzeko lauak, euskararen ezagutza-maila baxu edo ertaindunak, hilabetez egongo dira Euskal Herrian, euren maila hobetze aldera.

 DSS2016k eta Etxepare Euskal Institutuak jarri dute martxan proiektua, EIZIErekin lankidetzan, eta Etxepareko Euskararen Sustapeneko eta Unibertsitateetako arloa zuzentzen duen Mari Jose Olaziregiren ekimenez. Izena emateko epea maiatzaren 15ean bukatuko da. EHAAn deialdia argitaratu eta handik hilabete batera. Dokumentazioa honako helbide honetan aurkeztu behar da: Etxepare Euskal Institutua, Prim kalea 7, 20006 Donostia. Eskaerak aurkezteko ordutegia astelehenetik ostiralera da, 8:30etik 14:00etara.

 2015eko ekaineko bigarren hamabostaldia eta 2016ko martxoa amaiera bitartean zehaztu gabeko data batean izango diren egonaldi hauetan, hautatutako egile guztiek ikastaro intentsibo batean parte hartuko dute, barnetegi batean. Ahal dela, itzultzaile guztien egonaldien datak bat etortzeko saiakera egingo du antolakuntzak, elkarbizitza, lankidetza eta sare-lana sustatzeko xedearekin.

Gainera, egonaldi luzea egingo duten lau itzultzaileek diru-laguntza bat jasoko dute euskal literaturako obra bat gaztelania ez den beste hizkuntza batera itzultzeko eta lan hori argitaratuko duen norbait aurkitzeko. Horrek ekimenaren azken helburua bermatzea ahalbidetuko du: euskal sorkuntza Europan hedatzea eta kanpoko publikoek ere euskal literaturara sarbidea izatea.

Horrez aparte, Itzultzaile Berriak programak, bigarren fase batean, tailer bat ere izango du zortzi itzultzaile horiekin Tabakaleran, 2016ko udazkenean.

Informazio osatua, deialdi osoa eta aurkezpen prentsaurrekoaren bideoa ikusi hemen.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu