Ahozkotasunaren inguruko jardunaldiak Parisko Sorbonne Unibertsitatean

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-03-25

Ahozkotasuna ardatz izango duten jardunaldiak egingo dira Parisen Martxoaren 27tik 29ra. Etxepare Euskal Institutuak  Pariseko Sorbonne Nouvelle III Unibertsitatean duen Euskara eta Euskal Kulturako irakurle Miren Ibarluzeak bertako  kataluniar eta galegiarrekin antolatuak dira ekimenok.

Martxoaren 27an solasaldia izango da Sorbonnan Ahozko inprobisazioa. Tradizioa eta aktualitatea izenburupean. Isaura Abelairas, Xosé Bieito A. Lobariñas, Marta Souto eta Josinho Da Texeira galiziarrek, Eric Beaumatin frantziarrak, Carles Belda eta Joseph Marqués kataluniarrek eta Miren Artetxe euskaldunak hartuko dute parte.  Martxoaren 28an Bertsolari filma proiektatuko  dute  eta ostean, gogoeta saioa egingo da Miren Artetxe bertsolariarekin. Eta jardunaldiak Martxoaren 29ko bertso-gauarekin amaituko dira Parisko Euskal Etxean, genero parekidetasuna hizpide hartuta. Miren Artetxe eta Miren Ibarluzeak hitzaldiak,  gogoeta-saioa, bideoak, bertso inprobisatuak eta bertso paperen kantaldia prestatu dituzte.

Ahozkotasuna ardatz izango duten jardunaldiak egingo dira Parisen Martxoaren 27tik 29ra. Etxepare Euskal Institutuak  Pariseko Sorbonne Nouvelle III Unibertsitatean duen Euskara eta Euskal Kulturako irakurle Miren Ibarluzeak bertako  kataluniar eta galegiarrekin antolatuak dira ekimenok.

Martxoaren 27an solasaldia izango da Sorbonnan Ahozko inprobisazioa. Tradizioa eta aktualitatea izenburupean. Isaura Abelairas, Xosé Bieito A. Lobariñas, Marta Souto eta Josinho Da Texeira galiziarrek, Eric Beaumatin frantziarrak, Carles Belda eta Joseph Marqués kataluniarrek eta Miren Artetxe euskaldunak hartuko dute parte.

Martxoaren 28an Bertsolari filma proiektatuko  dute  eta ostean, gogoeta saioa egingo da Miren Artetxe bertsolariarekin.

Jardunaldiak Martxoaren 29ko bertso-gauarekin amaituko dira Parisko Euskal Etxean, genero parekidetasuna hizpide hartuta. Miren Artetxe eta Miren Ibarluzeak hitzaldiak,  gogoeta-saioa, bideoak, bertso inprobisatuak eta bertso paperen kantaldia prestatu dituzte.

 

Bigarren irudian, Miren Artetxe (Argazkia: EKE)

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu