Ainara LeGardon,Jaime de los Ríos eta Eneko Gil sortzaileek egonaldi artistikoak burutuko dituzte udan Wroclawen

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-05-26

Ainara LeGardon musikaria, Jaime de los Ríos media-artista eta Eneko Gil dantzaria Poloniako Wroclaw hirian egonaldi artistiko bana burutzeko aukera izango dute uda partean, DSS2016EUk eta Etxepare Euskal Institutuak bigarren urtez sustatutako deialdiari esker.

Mugikortasuna, kulturen arteko elkarrizketa eta nazioarteko elkarlana bultzatzeko xedearekin sortutako deialdi honetara sorkuntza arlo anitzetako egitasmoak aurkeztu ahal ziren -arte eszenikoak, musika, literatura, arte plastikoak, ikus-entzunezkoak- bai eta diziplina arteko proposamenak, betiere Wroclaw/Donostia 2016eko Europar hiriburutzetako ildoekin loturiko proiektuak izanik. 

Aurten hautatuak izen diren hiru artistek euren egitasmoak azaldu dituzte gaur prentsaren aurrean. Ainara LeGardon musikariak Donostia eta Wroclaw hirietako soinuak jasoko ditu gidoi entzungarri  bat sortzeko; ondoren haren interpretazioa eskainiko du, eta esperientzia testu batean jasoko du.  Jaime de los Ríosek zubi digital, kolektibo eta irekia sortuko du bi hirien artean, Twitter plataforma oinarri hartuta. Eta Eneko Gil dantzariak Schulz poloniar idazle, margolari eta artista grafikoaren bizitza eta obra gorpuztuko ditu euskal dantza tradizionala eta garaikidea uztartzen dituen dantza-solo batean.

Xabier Paya Donostia 2016ko Kultur zuzendaria eta Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria ere alboan izan sortzaileek aurkezpenean; biek horrelako joan-etorriko bidaien garrantzia azpimarratu dute, euskal egileei ate berriak zabaltzen dizkietelako.

Gainera, aurtengo erresidentzia programan hautatutako hiru artista hauek eta iazkoan egitasmoak gauzatu zituzten Matxalen de Pedro, Maialen Sarasua eta Goiatz Labandibar sortzaileek Wroclaweko  Europako Kultura Hiriburutzak Donostia 2016ko Hazitegiak programaren babesarekin antolatutako BASK jaialdian parte hartuko dute uztailean, nork bere proiektua aurkeztuz.

SOINU-ARTE PIEZAK

Ainara LeGardon

Ainara LeGardonen lanak ahotsa, objektuak eta gorputza bera batzen ditu soinudun obra sortzeko. Oraingo honetan Donostia eta Wroclaw hiriak hartuko ditu oinarri: kokaleku ezberdinak eta historiarekin interakzioa bilatu eta  topalekuak sortuko ditu hirien, biztanleen zein artisten artean.

Proiektuak geltoki ezberdinetako bidaia egingo du: hasteko bi hirietako soinuak jasoko ditu artistak, soinu bereziak sortuko dituzten objektuak bilatuko ditu hirietan, eta gidoi soinuduna osatu ostean, emaitzen interpretazioa eskainiko du, eta horiek grabatu. Azkenik esperientzian oinarritutako testua sortuko du LeGardonek.

Bide osoan zehar oso presente izango ditu bi hirien arteko loturak eta elkar puntuak, bertako ohiturak. Donostiako eta Wroclaweko egungo zein iraganeko historia eta biztanleen inguruan hausnartuko du artistak, bertako objektu eta grabazioen bidez soinu-lanak gorpuzteko.

Biografia

Lan emankorra egiten du Ainara LeGardonek inprobisazioan, musika esperimentalean eta soinuzko artearen eremuan, bai bakarka, bai zenbait kolektibotako partaide gisa.

Sormen-prozesuak lekuan lekuko historia eta baldintza akustikoekiko elkarreraginean du ardatz. Site specific jarduerari inprobisazio asketik heltzen dio, ahots hutsaz baliatuz, eta baliabide tekniko gutxi batzuk erabiliz: zinta-oihartzun analogikoa, mikrofonoak eta gorputzean jartzen dituen kontaktu-pastillak, aldean daramatzan anplifikagailuei konektatuta. Elementu eta testura horiekin denbora errealeko elkarrizketa bat sortzen du, organikoa eta aldakorra.

Álvaro Barriusorekin osatzen duen Archipiel ahotsezko bikotearekin poesia fonetiko eta bisualaren esparruan murgiltzen da, baita estrategia sortzaileen erabileran ere, jolas-gisa: proposamen independenteen aldiberekotasuna, zarata eta isiltasunaren erabilera diskurtso musikalaren helmuga eta lehengai gisa, eta konduzkioa, keinua kode komun gisa erabilita.

Musika-inprobisazio kolektiboan barneratzen da maDam kolektiboko partaide gisa. Entzutea elementu aktibotzat hartzen du maDam-ek Radu Malfatti, Michael Pisaro, John Cage eta abarren konposizioei heltzeko, indeterminazioaren eta taldea/norbanakoa harremanen inguruan hausnartzeko bide ematen baitute.

Naiel Ibarrola edota Ged Barry (eta La Criatura, bere taldea) artistekin, instrukziozko partiturek eta partitura grafikoek ematen dituzten sormen-aukeretan sakontzen du. FOCO Orkestrarekin -Europako inprobiazio-orkestra zaharrena eta aktiboena, 1996an sortua- Fred Frith, Josep María Balanyà, Agustí Fernández, Chefa Alonso, Maggie Nicols eta Terry Day-ren mailako musikarien gidaritzapean aritu izan da.

Egun, opera esperimental bat sortzen ari da Wade Matthews, Adam Lubroth, Álvaro Barriuso eta Javier Pedreirarekin batera. Horrez gain, musika inprobisatua eta arte garaikidea zabaltzea helburu duten zenbait kultur elkartetako kide da.

PIDGIN KULTURA PLUGIN

Jaime de los Ríos

Hegazti errariak;pausatu dira; leihoan; argia eta itzala; bereizten diren lekuan;

argia eta itzala; leihoan; pausatu dira; hegazti errariak

Joseba Sarrionandia

Jaime de los Ríosek elkarlanean oinarritutako ekimena sortuko du, bi hirien artean –Donostia eta Wroclaw- zubi digital, kolektibo eta irekia osatuz. Sareko Twitter plataforma oinarri hartuta, hiritar guztiak protagonista eta sortzaile bilakatuko dira, irudiak eta hitzak elkarlotzen diren puntuan. Artistak sare soziala baliatuko du bi hirien arteko ideien elkartruke askea ahalbidetzeko, bitartekorik gabea, eta gainera denbora errealean aurrera eramango dena ahots ezberdinak nahastuz.

Horrela, Twitterren #DSS2016 edota #wroclaw2016 traolak erabiltzen dituen erabiltzaile oro proiektuko protagonista aktibo izango da, obraren sortzaile.  Txioa argazki batez laguntzen badu, argazki hori konposizioaren parte bilakatuko da, eta eskertza moduan erabiltzaileak beste txio bat jasoko du bueltan euskarazko hitz batekin, polonierako itzulpenarekin. Proiektua kudeatzeko, De los Ríosek algoritmo -BOT- berezia sortuko du, eta argazkirik bidaltzen ez duten erabiltzaileak ere proiektuko parte izango dira: BOT-ak sortuko du irudia.

Pidgin-ak kode sinpletuak dira, elkar ulertzen ez duten bi komunitateren arteko komunikazioa ahalbidetzeko jaiotzen direnak. Proiektu honetan sarea bera bilakatuko da komunikazio zubi, eta bi hirien arteko biztanleek sortuko dute proiektua.

Biografia

Donostian jaioa (1982), Jaime de los Ríosek Artea eta Zientzia uztartzen ditu bere ibilbide profesionalean. Ingeniari elektroniko eta bitarteko berrien artista aldi berean, artea eta zientzia oinarri dituen ARTEK(Lab) laborategiaren sortzailea da; Arteleku-n kokatua dagoena. 

Software eta Hardware askean aditua da, eta bere obraren zati handi bat elkarlanean oinarritutakoa da –oraingoan aurkeztu digun proiektua bezala-.  Sistematika mekanismoak erritmo eta patroi naturalekin batzen ditu, hala nola izaera naturala  konputazionalarekin nahasten dituzten obra dinamikoak sortu: giza gorputzak eta makinek bat egiten duten puntuan kokatzen da bere obra.

2010ean Artistas Noveles saria jaso zuen eta 2012an teknologia berrien bidez sortutako instalazioei zuzendurako Gipuzkoako Foru Aldundiko beka, besteak beste. Gainera, azken urteotan Art Futura Jaialdiko zuzendari eta koordinatzaile izan da. Bertan, lanak erakusteaz gain, nazioarteko artistei babesa eskaini die. Bere lanak arteklab.org atarian ikus daitezke.

BRUNO. KANELA KOLOREKO DENDAK

Eneko Gil Alberdi

Gizakia bigarren aldiz sortu nahi dugu, manikiaren irudi eta antzera

Bruno Schulz

Euskaldun gutxik ezagutzen dute Bruno Schulz idazle, margolari eta artista grafiko poloniarra (1893-1942); bere lurraldean, ordea, pertsonaia kuttuna da. Eneko Gil-ek idazlearen bizia eta obra gorpuztuko ditu euskal dantza tradizionala eta garaikidea uztartzen dituen dantza-solo batean: Bruno. Batez ere, Schulzek 1934an idatzitako Kanela koloreko dendak ipuin bilduma hartuko du oinarri dantzariak, hala nola bere unibertsoa, margolanak, errealismo sinbolikoa eta pertsonaia bera, euskal dantzatik abiatuta lengoaia berriak sortu nahi dituen adierazpenean gorpuztuta.

Dantza soloak zubi lana egingo du 2016ko Europako kulturaren bi kapitalen artean: Donostia eta Wroclaw. Poloniar literatura Donostiara iritsiko da dantza-solo baten bitartez, eta Wroclawek euskal dantzari batek poloniar idazle baten munduari mugimendua nola ematen dion ikusiko du. Idazle poloniar bat eta dantzari euskaldun bat: bi mundu, bi errealitate, elkar ezagutzen ez duten bi tradiziok bat egingo dute solo bakarrean.

Biografia

Espainiar Filologian lizentziatua, Gazte hasi zen Eneko Gil dantza munduan: 1991ean euskal dantzak eta balleta ikasten hasi zen Errenteriako Ereintza Dantza Taldean. Egun, eta sortu zenetik (2001), Kukai Dantza Konpainiako dantzaria da eta orotariko ikuskizunak burutu ditu bertan: Gogoaren bidezidorretatik (2001), Otehitzari Biraka (2004), Latidos (2006), Hnuy Ilfa (2008) Soke (2009) Sorgiñeta (2010), Sok2 2010), Karrikan (2011)  Out/In (2012) Komunikazioa-inkomunikazioa (2013) eta Gelajauziak (egun).

Tartean beste hainbat eta hainbat esperientzia: American Dance Festivalean eta Movement Research Festivalean ikasketa bekarekin dantza garaikidearen inguruko formazioa; Ertza Konpainiarekin beste hainbat lanen artean sortutako Bihar jaio nintzen ikuskizuna (“Premio a un bailarín sobresaliente” saria eskuratu zuen); Miamiko American Dance Festivalean Rosie Herrera eta Michael Miller koreografoekin lan egiteko aukera; Berlingo Snoopy Lands musika taldearen Interrupted bideoklipean egindako lana; Tempus edota Insitu bezalako lanak sortzea… Irakaskuntza lanak eta sentsibilizazio ekintzak ere burutzen ditu; esaterako, dantza garaikideko irakaslea da Pasaian Anakrisak Badia eskolan eta Oinkari Dantza taldean, eta sentsibilizazio ekintza ezberdinak burutu ditu Kukai Dantza konpainiarekin zein Donibane Lohitzuneko St. Joseph eskolan.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu