Aiora Jakak hitzaldia eskainiko du Leipzigeko Unibertsitatean egingo duen egonaldiaren baitan
Euskara. Kultura. Mundura.
Aiora Jaka Irizar EHUko irakasle eta itzultzaileak egonaldi bat burutuko du Leipzigeko Unibertsitatean apirilaren 27 eta 30 bitartean. Universität Leipzigeko IALTek (Hizkuntzalaritza aplikatua eta Itzulpengintzarako Institutuak) gonbidapena luzatu dio bertako klaseetako jardunetan parte-hartu eta hainbat hitzaldi emateko. Besteak beste, Itxaro Bordaren itzulpenak edota Pott bandak itzulpengintza eta traizioari buruz zituen ikuspuntuak landuko ditu Leipzigeko ikasleekin.
Gainera, aurten lehendabiziko aldiz “Unterwegs zwischen Kulturen” jardunaldiak antolatu ditu Leipzigeko Unibertsitateak apirilaren 22tik uztailaren 15era bitartean, eta Aiora Jakak hitzaldi bat emango du jardunaldi hauen baitan: „Die baskische Literaturgruppe Pott und ihre Definition von Übersetzung als Verrat“ (Pott euskal literatura taldea eta euren itzulpengintzaren definizioa traizio gisa). Jardunaldi hauetan Euskal Herriko hainbat hizlari izango ditugu Aiora Jakaz gain: Miren Ibarluzea maiatzaren 20an, Iban Zaldua ekainaren 3an eta Marijo Olaziregi uztailaren 1ean.
Hizlariek itzulpengintza eta literaturarekin lotura duten gaiak landuko dituzte jardunaldi hauetan. Kulturarteko trukaketak eta itzulpengintza zein literatur-sistemen atzean dauden ideologia eta botere-erlazioak aztertuko dituzte.
(...)
Informazio gehiago:
www.traduciendoculturas.wordpress.com

Miren Ibarluzea euskal literaturaren instituzionalizazioaz arituko zaigu Maiatzaren 20an: „Übersetzungen baskischer Literatur – Gedanken zur Institutionalisierung“ (Euskal literatura itzulpenaren instituzionalizazioari buruzko hainbat pentsamendu). Horrez gain, Ibarluzeak ahozkotasunaren inguruko tailer praktiko bat eskainiko die ikasleei.
Iban Zalduak euskal idazle batek hartu beharreko hamaika erabakiei buruz idatzi zuen bere “Ese idioma raro y poderoso” (Lengua de trapo, 2012) saiakeran, eta hain zuzen erabaki horiei buruz arituko da bere hitzaldian: „Elf ausschlaggebende Entscheidungen, die ein baskischer (und zweisprachiger) Autor treffen muss“ (Euskal idazle –elebidun– batek ezinbestean hartu behar dituen hamaika erabaki). Gainera, Zalduak bere ipuin ezagunenen alemanezko itzulpenen irakurketa batean parte hartuko du Leipzigen hurrengo egunean.
Azkenik, Marijo Olaziregik euskal kulturak eta literaturak mundu mailan izan duten eragina partekatuko du gurekin uztaileko bere hitzaldian: „Baskische Literatur und Kultur in der Welt – ihre Bedeutung und Verbreitung“ (Euskal literatura eta kultura munduan, esanahia eta hedapena). Euskal Herriko gonbidatuekin batera ospe handiko itzultzaileak eta adituak izango ditugu jardunaldi hauetan, besteak beste, Jaume Cabré idazle katalana edo Gemma Gill Ramon Llull Institutuko kanpo-harremanetako arduraduna.
Informazio gehiago: