Artistas en Ruta: Airu
Euskara. Kultura. Mundura.
-
10Eka 2023Sevilla
AIE erakundeak antolatzen duen ‘Artistas en Ruta’ estatu mailako zirkuituaren 2023ko lehendabiziko zikloan parte hartzeko aukeratuak izan dira Airu, Neomak eta Kulto Kultibo taldeak.
Airuk ekainaren 10ean kontzertua eskainiko du, Sala X aretoan (Sevilla).
Artistas en Rutaren helburua talentu berria publikoari hurbiltzea da. Gaur egun ezagunak diren hainbat talde edo bakarlarik hartu dute parte zirkuituan orain arte; Anita Parker, Ekiza, La Furia, Nøgen, Kepa Junkerak, Dupla eta Idoia, besteak beste. Ziklo honek Etxepare Euskal Institutuaren laguntza du.
AIRU taldea Irune Vega konpositorearen proiektu pertsonaletik sortu zen, Erik Gonzalez, Mikel Izarra eta Patricia Echanoveren laguntzarekin. Bilbon finkatuta, talde honek hizkuntzaren atzean ezkutatutako esanahia miatzen du. Riff soilekin, sentimentalismorekin, melodia goibelezkin eta ahots ilunarekin osatutako proposamen minimalista bat da, literaturako eta zinemako zenbait obren aipamenekin borobilduta.