Aitor Gametxo eta Diego Vivanco izan dira Wroclaw hirian egonaldi artistikoak egiteko hautatutako artistak, "Joan-etorriak" programaren baitan

Euskara. Kultura. Mundura.

2016-05-04

Hirugarren urtez, Etxepare Euskal Institutuak, Donostia 2016 Fundazioak eta Donostia Kulturak deialdi bat jarri dute abian, Joan-etorriak programaren baitan, hainbat euskal artistek Poloniako Wroclaw hirian egonaldi artistiko bat egiteko aukera izan dezaten. Mugikortasuna, kulturen arteko elkarrizketa eta elkarlana sustatzeko xedearekin sortutako deialdi honetara sorkuntza arlo anitzetako egitasmoak aurkeztu ahal ziren, bai eta diziplina arteko proposamenak, betiere Wroclaw eta Donostia 2016 Europako Hiriburutzetako ildoekin loturiko proiektuak izanik.

Erakundeek gaur jakinarazi dute nortzuk izan diren aurten hautatutako sortzaileak: Aitor Gametxo eta Diego Vivanco. Lehenak Wroclaw hiriaren eta bertako gorren komunitatearen erretratua osatuko du City of sounds and Silence proiektuan; bigarrenak, artistek bizi duten aldaketa eta ziurtasun eza islatu nahi ditu ¿Y mañana qué?  egitasmoaren bitartez.

Hirugarren urtez, Etxepare Euskal Institutuak, Donostia 2016 Fundazioak eta Donostia Kulturak deialdi bat jarri dute abian, Joan-etorriak programaren baitan, hainbat euskal artistek Poloniako Wroclaw hirian egonaldi artistiko bat egiteko aukera izan dezaten. Mugikortasuna, kulturen arteko elkarrizketa eta elkarlana sustatzeko xedearekin sortutako deialdi honetara sorkuntza arlo anitzetako egitasmoak aurkeztu ahal ziren, bai eta diziplina arteko proposamenak, betiere Wroclaw eta Donostia 2016 Europako Hiriburutzetako ildoekin loturiko proiektuak izanik.

Erakundeek gaur jakinarazi dute nortzuk izan diren aurten hautatutako sortzaileak: Aitor Gametxo eta Diego Vivanco. Lehenak Wroclaw hiriaren eta bertako gorren komunitatearen erretratua osatuko du City of sounds and Silence proiektuan; bigarrenak, artistek bizi duten aldaketa eta ziurtasun eza islatu nahi ditu ¿Y mañana qué?  egitasmoaren bitartez.

Hiriburutza dela-eta, berritasunak gehitu zaizkio aurten Joan-etorriak programari. Edizio honetan ohiko parte-hartzaileak diren Donostiari eta Wroclaw-i (Polonia), Arhnem hiri holandarreko Motel Spartie taldea eta 2020ko Europako Kultur Hiriburu izendatu berri duten Rijeka hiria (Kroazia) gehitu zaizkie. Azken bi hauetara euskal artista bana joango dira; beraz, guztira lau euskal artistek izango dute beste herrialde batzuetan beren lanak burutzeko aukera aurten; Donostiak, berriz, zazpi hartuko ditu, lehengo edizioetan baina lau gehiago. Krista Burger eta Kenneth Letsoin, Motel Spartieko zuzendari Claudia Schouten-ek lagunduta, ari dira jada Gipuzkoako hiriburuan lanean.

Bestalde, aurten artistek sei eta zortzi aste arteko egonaldiak egingo dituzte helmuga herrialdietan. Aurreko edizioetan hiru astetakoak izan ziren, baina hain emankorrak izan zirenez, egonaldien denboraldiak luzatzea erabaki da. Honek artistek baldintza hobetan lan egitea baimenduko du, baita programaren beste helburu bat lortzea ere: bertako artista eta eragileekin sarelanean jardutea eta kolaborazioa zabaltzea.

 

 

Hautatutako artistak eta landuko dituzten proiektuak

 

AITOR GAMETXO    

City of Sounds and Silence

 

Proiektuaren laburpena

Aitor Gametxok Wroclaw hiriaren eta bertako gorren komunitatearen erretratua eratuko du City of sounds and Silence proiektuan, sinfonia-filmiko eran.

Hiriko soinuak eta isiltasuna uztartuz, komunitate horren heterogenotasuna (haurrak, gazteak, bikoteak, gurasoak…) erakutsi nahi da lan honen bitartez , euren eguneroko eginkizunetan.

Zeinu-hizkuntzaren izaera bisuala kontuan hartuta, paisaia akustikoan garrantzia izango dute soinuak eta isiltasuna; irudietan eskuen presentzia nabarmenduko da. Hauen keinuen bidezko lengoaiaz edo gaitasun funtzionalaz gain, ahalmen komunikatiboa landuko da proiektuan, azpitituluen erabilera ekidinez.

 

Biografia

Lekeition jaioa (1989), Bartzelonan egin zituen ikus-entzunezko komunikazio ikasketak, sormenezko dokumentalgintza masterrean espezializatu zelarik. Geroztik Bartzelonan zein Euskal Herrian aritu da, beti ikus-entzunezko proiektuetan murgilduta.

Hainbat sari irabazi ditu, esaterako Zuzendari Onenaren Saria Euskal Zine Bileran (Una de sus vidas), Gidoi onenaren saria Zinebi 57-n (Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa) edota X-Films saria Festival Doc jaialdian (Punto de vista).

 

 

DIEGO VIVANCO GUTIERREZ

¿Y mañana qué?

 

Proiektuaren laburpena

¿Y mañana qué? artistek bizi duten aldaketa eta ziurtasun eza islatuko duen erakusketa da. Hori sortu ahal izateko, proposamen zehatza dakar Vivancok: iragarki bat argitaratuko du Wroclawen, bere burua lan egiteko eskainiz orain arte lortutako gaitasun eta ezagutza guztiekin baina inongo ordainsaririk eskaini gabe. Artearekin lotura hertsia ez duen alorrean egingo du lan, bigarren mailakoak izan dituen ogibideetatik bere proiektu nagusia eginez, eta ekintza bera performancean bilakatuz.

Proiektuaren helburua da artisten jarrera zalantzan jartzea, eta egun gizartean zer nolako funtzioa betetzen duten erakustea. Hori guztia egonaldian lortutako argazki, soinu eta bideoekin osatuko du, baita bildutako ohar pertsonalekin ere.

Vivancoren nahia da beste pertsonekin lan egitea, artea sorkuntzan espezializatuak ez dauden lekuetan, parte hartzaileen eguneroko bizimoduan barneratzea... funtsean, bere jarduna eskaintzea. Komunikazioaren eta kultur hurbiltasunaren mesedetan, artearen eta bizitzaren arteko mugak hautsi nahi ditu, artearekiko usteetatik at.

 

Biografia

Diego Vivanco Gutiérrez (Barakaldo, 1988) Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretan lizentziatu ondoren bi arlotako espezializazioak egin ditu: Media Artea eta Denboran Oinarritutako Artea.

Bakarkako zein taldeko erakusketa ugaritan hartu du parte, hala nola argitalpen era katalogo ezberdinetan. Hainbat sari ere ditu eskuartean eta nazioarteko hiri ezberdinetan ere aritu da arte sorkuntza garatzen, esaterako Berlinen, Leipzig-en, Wasserburgen, Greifswald-en edota Kadiköy-en.

 

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.