Aitor Mazo: sekulako istorioz osatutako aktorea

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-05-07

Pasa den apirilaren 23an Anton Abbadiaren rola jokatu zuen Bilbon Aitor Mazo aktoreak euskal kulturaren Loraldia jaialdiaren zabaltze ekitaldian, XIX. mendeko Lore Jokoak berpiztuz. Ezinaren ederrak gidatu zuen antzezpena, Patxo Telleriak idatzitako testuan, pertsonaiaren biografia harrigarria azalduz; azken finean, zioen, gizakiok ez gaude atomoz bakarrik osaturik, gizakiok istorioz ere osatuta bagaude.  

Aitor Mazo (Bilbo, 1961) aktore eta zuzendari  apartak  ezustean utzi gaitu gaur eta berak ere hamaika istorio txundigarri eraman ditu berarekin. Antzerkian, telebistan edo zinean Mazok gorpuztu edo zuzendu eta guk gure egin genituen istorioak; gaur, egun batetik bestera, euskal kulturaren historia bilakatu direnak.

Esker ona baino ezin diogu adierazi gaur Aitor Mazori, loretan joan den artistari. Abbadiarekin bego.

Irudian: Aitor Mazo 2012an Madrilen, Etxepare Euskal Institutua aurkezteko sortutako AT! ikuskizunean

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.