Aizpea Goenagak Etxepareko zuzendari izateari utzi egingo dio
Euskara. Kultura. Mundura.
Institutua martxan jarri eta sei urtez zuzendari izan eta gero, Aizpea Goenagak agur esango dio Etxepare Euskal Institutuari.
Institutua martxan jarri eta sei urtez zuzendari izan eta gero, Aizpea Goenagak agur esango dio Etxepare Euskal Institutuari.
Zuzendariaren agurra
Adiskide maiteok,
Urtea bukatzearekin batera, 2010ean Etxepare Euskal Institutuaren zuzendari bezala hasi nuen bidaia amaitu egingo da. Euskara eta euskal kultura munduan barrena zabaltzea erronka apasionantea izan da eta esker oneko hitzak besterik ez ditut bidelagun izan zareten guztiontzat; bai sortzaile, eragile eta erakundeentzat. Aurrerantzean ere bide batean baino gehiagotan topo egingo dugulakoan nago.
Eskerrik asko bihotzez zuen lana, babes eta eskainitako laguntza guztiagatik.
Agur bat, eta urte berri on,
Aizpea Goenaga
Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria