Alan R. King Katedra: Harkaitz Zubiri
Euskara. Kultura. Mundura.
-
26Urr 2023Aberystwith
Etxepare Euskal Institutuak Galeseko University of Wales Trinity Saint David unibertsitatean sustatzen duen Alan R. King katedrako aurtengo ikerlari gonbidatua Harkaitz Zubiri doktorea da.
Euskal soziolinguistika gaiari buruzko jarduera akademikoak eta ikerketakoak burutuko ditu katedraren baitan, Galesaren eta Zeltikoaren Ikasketa Aurreratuetako Zentroan (CAWCS) egingo duen egonaldian. Bertan, hainbat mintegi eta hitzaldi emango ditu.
Urriaren 26an katedrako hitzaldia emango du Galeseko Liburutegi Nazionalean: ‘Making Basque accessible to all: exploring successful actions aimed at effective teaching and learning the language in schools’ (Euskara ikasle guzti-guztien eskura. Hezkuntza Jarduera Arrakastatsuek modu eraginkorragoan sustatzen dute euskararen ikaskuntza ikastetxeetan).
Zubiriren ikerketa proiektuak Ikastetxeetan euskararen ikaskuntza indartzeko jarduera arrakastatsuak eta horiek sustatzeko modu eraginkorrak jorratzen ditu. Bere ikerketa lerroek aztergai dituzte hezkuntza arloko desberdintasunak gainditzeko ereduak, batik bat hizkuntzen ikaskuntzaren eremuan; kultura ohiturak eta kultura politikak; eta genero indarkeria eta maskulinitateak. Gai hauei buruz hainbat artikulu argitaratu ditu aldizkari nazionaletan nahiz nazioartekoetan. Zenbati libururen eta liburu-atalen egilea ere bada.
2022an martxan jarritako katedra honek euskal eta galesko soziolinguistika, hizkuntza plangintza eta hizkuntza politikaren inguruko ikerketa eta elkarlan akademikoa sustatzea du helburu, baita euskal eta galestar kultura eta hizkuntzen arteko elkar ezagutza indartzea ere.