Alfonso Sastreren "Escuadra Hacia la Muerte" antzezlana ikusgai dago Madrilgo CDNn
Euskara. Kultura. Mundura.
Alfonso Sastreren Escuadra Hacia la Muerte antzezlana ikusgai egongo da Madrilgo CDNn (Teatro María Guerrero) urriaren 7tik azaroaren 27ra bitartean, Etxepare Euskal Institutuaren babesaz.
Urriaren 17an, bestalde, mahai ingurua antolatu da 20:00etan: “La escritura desatada: EL lugar de Alfonso Sastre en la historia de la literatura”. Paco Azorín, Javier Villán, Andrés Sorel eta Xabi Puertak hartuko dute parte azken honek gidatutako saioan.
1953an estreinatu zen antzezlana Hirugarren Mundu Gerra hipotetiko batetan kokatzen da, eta bost gizonez osatutako eskuadroia du protagonista. Testuinguru horretan, Sastrek gizakiaren beldur ohikoenaren aurrean jarriko ditu pertsonaiak: ezezagunaren aurrean.