Amphitryon programa jarriko da abian AlhóndigaBilbaon
2015/01/13
Euskara. Kultura. Mundura.
AlhóndigaBilbao eta Etxepare Euskal Institutuaren arteko hitzarmena bitarteko, Amphitryon programa jarri da abian, euskal arte eszenikoen mugikortasuna eta nazioartekotzea bultzatzeko asmoz. Zikloa urtarrilaren 17an hasiko da In Between ikuskizunarekin.
Programa honi esker, euskal konpainiek euren lanak aurkeztuko dituzte AlhóndigaBilbaon, eta nazioarteko konpainia banari egingo diote etortzeko gonbitea; era berean nazioarteko konpainiek euskaldunei luzatuko diete gonbitea.
Lau antzerki eta dantza konpainia euskaldunek jarri dute abian proiektua - Horman Poster, Olatz de Andrés, Helena Golab eta Ruemania- eta gaur bertan aurkeztu dute AlhóndigaBilbaon. Etxepare Institutuko zuzendaria, Aizpea Goenaga, izan da aurkezpen prentsaurrekoan parte hartzen, eta kalitatezko antzerkia, dantza eta performance-ak bilduko dituen egitasmoaren berri ematen. Arteak zuzenean ikusteko programazio egonkorra sustatzeko, artisten mugikortasuna errazteko eta bertako proposamenak nazioarteko bihurtzeko helburua du Amphitryonek.
Programa urtarrilaren 17 eta 18an abiatuko da, Helena Golab-en In Between lanaren estreinaldiarekin. Olatz de Andrésen El cielo ahora, Horman Poster-en Magia Simpática, eta Ruemaniak- Sra. Polaroiskaren Notes about animals, encounters and higways ikuskizunek ere hartuko dute parte.
Dinamika hau oso egokia da prozesu artistikoak trukatzeko eta jarraipena izan dezaketen lanbide-harremanak ehuntzeko, eta bide ematen du artisten eta kultura-zentroen arteko trukea eta elkarrekiko ezagutzarako prozesuak abiarazteko. Amphitryon-ek hurbileko bitartekarien eta Europako proposamen artistiko paraleloen alde egiten du.