Anbizio handiko euskal leihoa Nantesko 26. Zinemaldian
Euskara. Kultura. Mundura.
Fenêtre basque (Euskal leihoa) Nantesko Festival du Cinéma Espagnol jaialdiak bere baitan hartzen duen euskal zine programazioa da; aurten 16. urtez zabalduko da leihoa, egun Etxepare Euskal Institutuak sustatzen duena, Euskadiko Filmategiaren laguntzarekin. Atala honek euskal produkziorik nabarmenenak, eta, orohar, euskal zinemagile garrantzitsuenak jasotzen ditu. Julio Verneren jaioterria Frantziako kritikari profesionalen eta zine-industriaren hiria ere bihurtzen da urtero 26.000 bat ikusle biltzen dituen Nanteseko Zinemaldian, eta Fenêtre Basque atalaren ondorioz guztiak ohituta daude honezkero euskal zinea ikusten.
Bihar hasiko den 26. Zinemaldian, gainera, Fenêtre Basque programako zenbait film lehiaketan ere parte hartuko dute. Hain zuzen ere Amama (Asier Altuna) eta Lejos del mar (Imanol Uribe) Sail Ofizialean daude, eta zuzendariak jaialdian izango dira euren lanak aurkezten. Asier Altuna eta Marian Fernández, Amama filmeko ekoizlea, Nantesen izango diren lehen aldia izango da. Uribe, berriz, urtero joaten den horietakoa da; 2013. urtean Ikuslegoaren Saria eskuratu zuen Miel de naranjas lanarekin. Aipagarria da, halaber, aurtengo epaimahai burua Laurent Cantet zuzendari frantsesa izango dela.
Opera Prima sailean bi euskal film gehiago lehiatuko dira, iaz Mikel Rueda bilbotarrak eskuratu zuen garaikurra eramateko esperantzarekin. Un otoño sin Berlín Lara Izagirre zuzendariaren eta Gorka Izagirre ekoizlearen eskutik iritsiko da Loriako ibarrertzera. Aldiz, Pikadero (Ben Sharrock) aurkezteko ardura Joseba Usabiaga aktore nagusiak hartuko du. Euskara lehiaketako bi atal nagusietan entzungo da, beraz.
Dokumentalei dagokienez, Migueltxo Molinak eta Pablo Iraburuk zuzendu duten Walls emango dute, eta bigarrena bertan izango da, lana aurkezteko asmoz. Laburmetraien atalean 2015eko Kimuak programako film guztiak eskainiko dituzte, eta horietatik Tucker Dávila Wooden Duellum izango da ikusleen sariaren bila joango dena, Nanteseko Operan izango den emanaldian.
(...)

Gainera, eta Donostiako San Telmo Museoarekin lankidetzan, zinemaldiak Elías Querejeta produktore hernaniarra omenduko du, Pedro Usabiaga donostiar argazkilari ospetsuak komisario izan duen Elías vida mía erakusketaren bitartez. Berez, Querejetaren oroitzapena jaialdi osoan izango da bizirik Fernando León de Aranoak Un día perfecto pelikularekin zabalduko baitu programa, eta Gracia Querejeta haren alabak itxiko duelako, Felices 140 filmarekin. Elías Querejeta guztiz erabakigarria izan zen biek zuzendari gisa eman zituzten lehen urratsetan.
Eta euskaldunen partaidetza zabalagoa ere bada: Olivier Masset-Depasse zuzendariaren Santuario eta Mikel Ruedaren A escondidas ere ikusgai izango dira zinemaldian; Ricardo Aldarondo donostiar kazetaria dokumentalen epaimahai buru lanetan ariko da eta Etxepare Euskal Institutuko zuzendari Aizpea Goenaga martxoaren 28an Nanteseko Operan izango de amaiera ekitaldian esku hartuko du.