Annecy Festival: Basque Audiovisual eta Unicorn Wars
Euskara. Kultura. Mundura.
-
13Eka 202218Eka 2022Annecy
Munduko animazio jaialdirik garrantzitsuena da Annecy, eta han ikusgai izango dira hainbat euskal film ekainaren 13tik 18ra. Batetik, Alberto Iglesiasen ´Unicorn wars´ jaialdiko Sail Ofizialean lehiatuko da, eta bestetik, azokaren MIFA merkatu profesionalean eskuragarri izango da Basque. Audiovisual. Katalogoa, euskal zinemaren erakusgai.
Iglesiasen filma mundu mailan estreinatuko da horrela. Abano Producións, Uniko, Autour de Minuit eta Shmuby Productions enpresek ekoitzitako lanak hartzen eta adarbakarren arteko antzinako gerra kontatzen du, eta bi protagonistek (Azulin eta Gordi anaiek) amaren maitasuna bereganatzeko bizi duten barne gatazkan ere sakontzen du.
MIFA Nazioarteko Animazio Merkatura joango diren beste proiektuen artean daude ‘Loop’, ‘El sueño de la Sultana´, ‘Nora y la dama de Anboto’, ‘Yoko oporretan’, ‘Winnipeg, el barco de la esperanza’, ‘Black is Beltza II: Ainhoa´, ‘Kima & Amik’ eta ‘Azkena’.