Arantxa Iturbe, Wroclaw hiriko istorio laburren jaialdian

Euskara. Kultura. Mundura.

2017-10-06

Arantxa Iturbe euskal autorea Wroclaw hirian (Polonia) antolatzen den Międzynarodowy Festiwal Opowiadania  istorio laburren jaialdian izango da egunotan. Urriaren 5etik 8ra bitartean luzatzen da jaialdia eta bertan, nazioarteko idazleak biltzen dira ekitaldi literario ezberdinetan.

Iturbek hilaren 7an hartuko du parte, “Ni eta nire etsaia” (“Ja i mój wróg”) aurkezpen-irakurraldi saioan. Beste hainbat autorerekin izango da bertan: Kim Ae-ran (Hego Korea), Sylwia Chutnik (Polonia), Arantxa Iturbe, Michał Nogaś (Polonia), Joanna Oparek (Polonia), Justyna Sobolewska (Polonia), Krisztina Toth (Hungaria), Dimitri Verhulst (Belgika), Daniel Wisser (Austria), Jakub Żulczyk (Polonia); Ścibor Szpak-ek aurkeztua.

Prosa laburraren inguruko jaialdia da Wroclaw-ko International Short Story Festival, liburu ezberdinen promozioaren alde lan egiten duena. Forma narratiboen ezohiko aurkezpenak eskaintzen ditu, literaturak beste diziplina artistikoetan duen eragina aztertzen du, autore eta audientziaren arteko harremana ahalbidetzen du, eta, era berean, atzerriko autoreen eta Poloniakoen arteko esperientzien elkartrukeak bilatzen ditu.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.