Arantxa Urretabizkaia literaturgintzaren ezinbesteko topagunean: FIL Guadalajara azoka

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-12-01

Arantxa Urretabizkaia Guadalajarako (Mexiko) FIL literatura azoka esanguratsuan parte hartzen ari da egunotan. Hilaren 29an Retratos en blanco y negro  liburua aurkeztu zuen, eta biharamunean, Ecos de la Fil azokako sailean parte hartu zuen (gaur ere izango du tartea bertan) eta baita Galas de El Placer de la Lectura ekimenean.

Istorio berriak entzuteko irrikan zegoen ikuslegoaren aurrean, idazleak – irakurketa zaleek osatutako mahaiak lagunduta- bere azken nobela aurkeztu zuen igandean, Relatos en Blanco y Negro, gazteleraz argitaratu dena Pamiela argitaletxearen eskutik. Mahaiko partaide bakoitzak - ‘Los lectores presentan’ programan izena ematen dutenak-, liburuaren inguruko kritika pertsonala egin zuen, idazlearenarekin batera, nobelaren ikuspegi zabala eskaini ahal izateko.

Irakurle mexikar gehienentzat Relatos en Blanco y Negro  izan da Euskal lurralde eta kulturarekin izan duten lehen harremana, eta literaturaren balioa azpimarratu dute hizkuntza baten eta kulturaren motore eta bultzatzaile lanetan.

Astelehenean, azaroaren 30ean, irakurleak izan ziren protagonista nagusiak Escuela Preparatoria nº 6 de Guadalajaran hasitako egunean. Batxilergo ikasketen Institutu honek programa kultural eta artistiko zabala bultzatzen du aldaketaren sustaketa bilatuta, eta Arantxa Urretabizkaiak 100 ikasletik gora zituen zain bertan. Galderez jositako saioaren ostean, eta ikasleen interesa ikusita argi geratu zen ikastetxeak eta azokak irakurzaletasunaren alde egiten duen lan zabala.

(...)

Arratsalde horretan bertan, Galas de El Placer de la Lectura ekitaldian, Gonzalo Celorio idazle, narratzaile eta kritikari mexikarra izan zen bost idazle garrantzitsu batu zituen solasaldia moderatzeko arduraduna. Planteamendu sinplea izan zuen ekimenak: nolakoa izan zen literaturarekin izan zuten lehen harremana eta zein liburuk utzi duen aztarna haiengan.

Arantxa Urretabizkaiak Simone de Beauvoiren idatziak azpimarratu zituen, haiei esker ikasi baitzuen ausartzearen garrantzia. Harentzat, euskaraz idaztea ausarta izatea da. 21 urte bete zituen arte euskara ikasi ez bazuen ere, haren esanetan erosoago sentitzen da bere narratiba euskal hizkuntzan sortzen.

Idazle guztiek bat egin zuten ondorio batean: irakurtzeak bizia aberasten duela eta liburu azokak ezinbesteko plaza direla liburuak irakurri eta sortzen dituzten haiek elkartzeko, literatura aberastuko duen elkarrizketa sortzeko.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu