Arte plastiko eta ikusizkoak sustatzeko dirulaguntza modalitatea 2015
2015. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo arte garaikideko erakusketak edo gertakizunak antolatzea eta/edo beraietan parte hartzea (lehiaketak, jaialdiak, erakusketak, egoiliar gisako proiektuak…), betiere horietan EAEn bizi diren egileen lanak erakusten direnean.
Egoiliar proiektutzat honakoa hartuko da: gutxienez bi asteko iraupena izango duen prestakuntza artistikoa hobetzeko egonaldia. Egoiliar zentroak helburu horretarako prestatutako tokia izan beharko du, eta egonaldiaren helburuak, baldintzak, zerbitzuak, ikasgaiak, arduradunak eta gainerako zehaztasunak egoiliar zentroko arduradunak sinatutako ziurtagiri edo dokumentu batean jasoko dira.
Xede honetarako, ez dira aintzat hartuko urteko programazioak, ezta ohiko jarduntzat hartzen direnak ere. Hortaz, ohiz kanpokotzat jo daitezkeen proiektu edo ekimen zehatzak onartuko dira soilik.
- Eskaerak aurkezteko epea: 2015/04/22 - 2015/06/30
- Erakunde deitzailea: Etxepare Euskal Institutua
- Zuzkidura: 53.000€
- Kontaktua: Alberto Irazu | a-irazu@etxepare.eus | (+34) 943 023 402
1 ERANSKINA - ARTE PLASTIKOAK - 2015.04.21