´Artezblai´ argitaletxea, Montevideoko Arte Eszenikoen Nazioarteko Liburu Azokan

Euskara. Kultura. Mundura.

2016-05-10

Artezblai argitaletxea Montevideon egingo duten Arte Eszenikoen Nazioarteko Liburu Azokan egongo da presente, maiatzaren 12tik 14ra bitartean, Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin.

Lehen edizioa izango da aurtengoa, INAE (Nazioko Arte Eszenikoen Institutua) erakundeak antolatua, eta argitaletxeak, liburu saltzaileak eta erakunde kultural publiko zein pribatuak bilduko ditu. Horrez gainera, hitzaldiak, mahai-inguruak eta trukaketarako kritika jardunaldiak ere egongo dira, arte eszenikoen inguruko elkarrizketak sustatzeko helburuarekin.

Artez euskal aldizkaria ere egongo da bertan, baita itzal handikoak diren beste zenbait nazioarteko aldizkari; besteak beste, Paso de Gato aldizkari mexikarra, Document/A argentinarra eta Chilenaedición txilearra.

Bestetik, mahai-inguruetan jorratuko diren alorrak izango dira zein den arte eszeniko garaikideko kritikaren funtzioa, emanaldien zabalkundean eta koreografia sorkuntzan kritikak duen eragina, gazteentzako arte eszenikoen foku berriak eta abar.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu